goiena.eus

Bergarako Aratustetako kontzertua

  Kultura  Bergara SAIO BEREZIAK

Bergara-Cai, Non stop kontzertua Udal Musika bandak, Bergarako Orkestrak, Aritzeta Abesbatzak, Debako Kulunka datza taldeak, Bergarako Erraldoi Taldeak, Ehunzango batukadak eta norbanako boluntarioek osatutako ikuskizuna izan zen 2017ko Aratustetan Bergarako Frontoian antzeztu zutena 180 lagun inguruk. Hasteko, musikariek Cantame Un Pasodoble, eta A Tribute to Nino Rota piezak jo zituzten. Jarraian, aratusteetako pieza ezagunekin hasi ziren (Pastelero, Galtzaundi, Iriyarena eta Praiskuarena), eta harrezkero jendea bete-betean sartu zen ikuskizunean, euren txaloekin musikariei lagunduaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa