goiena.eus

'Berdinkatea' gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko

 Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Gaur goizean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Bergarako Udalak eta herriko ikastetxeek elkarlanean Berdinkatea egin dute. Giza katea herriko punta batetik bestera egin da, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatuz.

San Martin Agirre eskolan hasi, Ipintzatik pasatu, Aranzadi, Migel Altuna, plaza eta Mariaren Lagundian bukatu da eta amaitzean, Elena Lete alkateak eta ikastetxe guztietako ikasleek manifestu bat irakurri dute udaletxeko balkoitik. Jarraian, mosaikoa osatu da plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa