Bergarako emakume futbolariek ere bat egin dute martxoaren 8ko aldarrikapenekin

 Bergara

Bergarako emakume futbolariek ere bat egin dute martxoaren 8ko aldarrikapenekin

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Bergara Kirol Elkarteko emakumezko futbolariek talde argazkia atera dute Agorrosingo harmailetan, kirolean ere emakumezkoen presentzia eta garrantzia aldarrikatuaz.

Hunkituta jaso dute herritarrek egin dieten omenaldia Jasone Diaz de Gereñuk eta Agurtzane Elkorok

 Aretxabaleta  Debagoiena  Eskoriatza

Goizean egin dute Aresko martxa. Iaz baino jende gehiago, (%40a gehiago antolakuntzaren arabera) 400 lagunek parte hartu dute. Batzuk korrika egin dute zazpi kilometroko ibilbidea Eskoriatzatik Aretxabaletara. Gehienek, aldiz, lau kilometroko ibilbidea egin dute oinez.

Bigarrenez egin dute Aresko martxa

 Aretxabaleta  Eskoriatza

Goizean egin dute Aresko martxa. Iaz baino jende gehiagok parte hartu du gainera; 400 lagun inguruk.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Bazkari feminista Antixena gaztetxean

 Oñati

Bazkari feminista Antixena gaztetxean

Andraitz talde feministak antolatuta, bazkari feminista egin dute eguerdian Antixena gaztetxean. "Asko dagoela egiteko oraindik ere" aldarrikatu dute.

Aldarrikapena eta festa Olatu Morea lasterketan

 Antzuola

Arratsaldean antzuolar gazte eta helduek Olatu Morea lasterketan parte hartu dute gizonezko eta emakumezkoen berdintasuna aldarrikatzeko. Udaletxeko balkoitik bosgarren mailako ikasleek egindako bertsoak borobildu du ekitaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Kirola eta aldarrikapena giro ezin hobean zazpigarren Berdintxiketa lasterketan

 Debagoiena  Oñati

Amaia Bernal eta Asier Olasagasti izan ziren bikote gisa lehenak helmugaratzen. Bigarrenez parte hartu dute Berdintxiketan lasterketan. Aurten gainera, Lekaixoka! herriko gaztetxoek ere parte hartu dute eta sekulako giroa izan zen atzo arratsaldean Oñatiko plazan.

Heziketa, teknologia moreago baten bidean lehen pausua

  Teknologia  Debagoiena

Heziketa, teknologia moreago baten bidean lehen pausua

Zientzia eta teknologia arloetan emakumeak gero eta gehiago dira, baina oraindik bada egin beharreko lan bat. Heziketa tresna garrantzitsu bat da genero berdintasuna lantzeko, eta badira arlo honetan lanean ari diren ekimenak ere.

Emakumeen Nazioarteko Egunean ekitaldi ugari Debagoienean

 Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati GAURKOAK

Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen atzo eta horren harira, hainbat elkarretaratze egin ziren Debagoienean. Aldarrikapen ezberdinak egin ziren baina denek berdintasuna eta feminismoa izan zuten hizpide. 

Urtero legez, mahaiaren bueltan elkartuko dira emakumeak

 Leintz Gatzaga

Urtero legez, mahaiaren bueltan elkartuko dira emakumeak

Atzo, eguaztena, dokumental emanaldia izan zen, Sorginak taldeak antolatuta; bihar, Soran etxean bazkalduko dute.

"Emakumeek lan munduan sufritzen duten diskriminazio egoera" salatzeko mobilizazioak Chinchurretan

 Oñati

"Emakumeek lan munduan sufritzen duten diskriminazio egoera" salatzeko mobilizazioak Chinchurretan

Atzo, martxoaren 8an, Chinchurreta enpresako langileak kalera irten ziren eta Enpresa Batzordetik jakinarazi dutenez lanuzteak egin zituzten hiru errelebotan. Eguerdian berriz, enpresaren atarian konzentrazioa egin zuten.