goiena.eus

Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko manifestazio jendetsua Arrasaten

 Arrasate

Arrasaten, atzo Emakumeen Nazioarteko Egunean, Seber Altubetik hasita eta batukadak girotuta, manifestazio jendetsua egin zuten. Pottogorriak, AKA eta Emakumeen Mundu Martxa taldeetako ordezkariek antolatuta zuten feminismoaren aldeko aldarrikapenarekin. 

Arrasateko kaleak aldarriz eta kolore morez bete zituzten. Ondoren, plazan, bideo emanaldi bat izan zen. Manifestazioko antolatzaileek askotariko feminismoak daudela aldarrikatu nahi izan zuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa