Jon Egidon eta Ibai Guridi irabazle Euskaraldiko zozketan

Eneko Azurmendi 2021 urt 29 Arrasate

Euskaraldiaren bigarren edizioari amaiera emateko, zozketa bat jarri zuen martxan Arrasateko Euskaraldiko batzordeak , Euskaraldian martxan jarritakoa ez dadila gelditu! lelopean eta Arrasateko berbak proposatzea helburu hartuta.