“Liburuarekin irri bihotzean xirri” ARRASATE HERRI ESKOLAN IPUIN ASTEA MAIATZAK 2tik 6ra

“Liburuarekin irri bihotzean xirri” ARRASATE HERRI ESKOLAN IPUIN ASTEA MAIATZAK 2tik 6ra

Erabiltzailearen aurpegia Urtero bezala aurten ere maiatzak 2tik 6ra bitartean Arrasate Herri Eskolak ipuin astea ospatuko du. Aste horretan zehar Arrasate Herri eskolako ikasle, irakasle eta hianbat guraso ipuin munduan murgilduko dira. Esan beharra dago gurasoen ipuin ekitaldia plater nagusia dela.Ekimen honetan eskolako zenbait gurasok hizkuntz ezberdinetan gustoko ipuina kontatuko dute.Aldez aurretik ikasle bakoitza, bi ipuin entzuteko, eskolan antolatzen den txartelen salmentara joan beharko da hauek lortzera. Ekitaldi honetaz gain honako beste ekintza hauek ere burutzen dira:  Amaia antzokian atzerriko hizkuntzan ipuin ezberdinen antzezpena  Horma-irudirako lelo lehiaketa  Ipuin partekatua Aipatutako ekintzak helburu hauek lortzeko Irakurketaren zaletasuna bultzatzea Euskeraren erabilera areagotzea Kulturartekotasuna sustatzea

ARRASATE HERRI ESKOLA: ELIKADURA ETA OHITURA OSASUNGARRIAK

Erabiltzailearen aurpegia

ARRASATE HERRI ESKOLA: ELIKADURA ETA OHITURA OSASUNGARRIAK

Hilabete honetan zehar Arrasate Herri Eskolako 4. mailako ikasleak parte hartzen ari dira Eroskik antolatutako “Elikadura eta Ohitura Osasungarriak” programan.

Herri Eskolakoek txangoa egin dute Izkiko natura parkean

Herri Eskolakoek txangoa egin dute Izkiko natura parkean

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Elkarbizitza proiektu barruan, Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkartea eta Elkarbizitza batzordeak antolatuta, ikasle eta guraso batzuk mendi irteera polita egin dugu asteburuan. Arabako mendialdean dagoen Izkiko natura-parkean pasa genuen igandea. Autobusak Korres herrian utzi gintuen eta bertatik mendi buelta polita eman genuen. Bertan bazkaldu eta herriko txokoak ezagutzeko aukera izan genuen.