Osagai guztiak batuta eta bergararrek "ondo" erantzunda

Imanol Beloki Unamuno 2023 api 03 Bergara

HEMEN DEBAGOIENA

Herritarrez bete dira, beste behin, Bergarako kaleak Erramu-zapatua ospatzeko. Basterritarrek eramandako ganadu eta abereak, artisauek eskuz egindako lanak, landare edo lorak, umeendako tailerrak… guztiendako egon da zer ikusia eta guztiek "gozatu" dute Aste Santuko oporren aurretiko azoka.