San Martin jaietako kartel lehiaketa antolatu du Aramaioko Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga mar 25 Aramaio

Apirilaren 30era arte aurkez daitezke lanak udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera bidalita. Edonork hartu dezake parte lehiaketan, eta pertsonako gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango dira.