Abian da San Martin jaietako lelo lehiaketa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mar. 19a, 14:28
Iazko San Martin jaien hasierako une bat. (Argazkia: GOIENA).

Aramaioko Udalak martxan jarri du sanmartinetako lelo lehiaketa eta apirilaren 16ra arte aurkeztu daitezke lanak udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera bidalita. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu.

12 urtetik gorako edonork hartu dezakete parte lelo lehiaketan bakarka edo taldeka eta gehienez ere hiru lelo aurkeztu ditzake talde edo norbanako bakoitzak. Parte-hartzaileek Aramaioko San Martin jaien inguruko mezu bat bidali beharko dute esaldi batean euskaraz eta leloak urtez urte erabiltzeko aukera eman behar duela jasota dago oinarrietan. Horrekin batera, ezin izango dira aurkeztu aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izan diren leloak.

Egindako lanak udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora bidalita aurkeztu behar dira apirilaren 16a baino lehen. Sari bakarra egongo da eta irabazleak 100 euro irabaziko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak