San Martin jaietako kartel lehiaketa antolatu du Aramaioko Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mar. 25a, 12:52
Iazko sanmartinetako mozorro afariko une bat. (Argazkia: GOIENA).

Apirilaren 30era arte aurkez daitezke lanak udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera bidalita. Edonork hartu dezake parte lehiaketan, eta pertsonako gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango dira.

Kartel lehiaketan bi kategoria bereiziko dituzte: umeak, 15 urtera artekoak; eta, helduak 16 urtetik gorakoak. Obra guztiak originalak izan beharko dira, aurretik argitaratu gabeak eta San Martin jaiak 2024 eta Uztailak 30, uztailak 5, 6, 7 eta 8 testuak jaso beharko dituzte lanek.

Kartelak sortzeko teknika librea izango da eta teknikari dagokionez, A3koa izan beharko du gehienez ere. Apirilaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidean. Kategoria bakoitzeko emango den saria da: umeak 100 euro eta nagusiak 160 euro.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak