Gomiztegira mendi irteera. Gaia: Artzaintza. Gomiztegiko artzain eskola. Arantzazuko Parketxeak antolatuta. Prezioa da 3 euro. Aurrez izena ematea komeni da: 943 78 28 94.
Eskualde mailan antolatutako autobusa da eta Bergarako autobus geltokitik abiatuko da, 09:30ean. Prezioa: 10 euro. Izen-ematea hilaren 5era arte udaletxean.
Ganbara abesbatzaren kantu eskolako hiruhileko kontzertua
'El bar' filma. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Madrilgo Guadarrama mendizerrara irteera antolatu du Besaide Mendizale Elkarteak, apirilaren 29tik maiatzak 1era. Oraingoz, 30 pertsonek eman dute izena; gutxienez, 40 pertsonako taldea osatu nahi dute, irteeraren gastuei aurre egiteko. Hori hala, izen-emate epea luzatu dute: apirilaren 13ra arte egongo da zabalik.
Apirilaren 8an Erramu Txapatua ondo bukatzeko jaia antolatu dau Txapa irratiak. Cabezafuego eta What A Band taldeak zuzenean ariko dira bergarako gaztetxean gabeko 23:00etatik aurrera.. Zuzeneko kontzertuak amaitzean Zigor DZ ariko da musika jartzen goizalderarte. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.