Angiozarko Eskola, Bergarako Angiozar auzoan kokatuta dagoen herri sen handiko eskola txikia eta publikoa da. Gure eskolan eraikin bakarra dago eta 2 urtetik 12 urte bitarteko ikasleak elkarrekin eta elkarreraginean aritzen dira. Haur Hezkuntza gela bakarraz osatua dago, eta Lehen Hezkuntza bi gelaz. Ikaslea ardatz harturik, beren interesak, jakinminak… kontuan izanik, proiektu bidezko metodologia aurrera eramaten duen eskola da. “Herri txikitik mundu handira” leloak ondo zehazten du eskolaren egin beharra; gure haurren zoriontasuna eta garapen integrala oinarri. Kontakturako: 943761619 - 012273aa@hezkuntza.net