Angiozarko Eskola Txikian ere prest 2024-2025 matrikulaziorako

Angiozarko Eskola Txikian ere prest gaude 2024-2025 ikasturterako matrikulazio garairako. Izan ere, otsailaren 07tik 23ra bertan izena emateko epea zabalik izango dugu eta eskola bertatik bertara ezagutzeko aukera dute herritarrek, hitzordu pertsonalizatuen bidez.

 

Angiozarko Eskola Txikia Bergarako Angiozar auzoan kokatua dago eta harreman zuzena dugu naturarekin eta gaur egun, biztanleriaren bizitzeko erak anitzak izan arren, landa eremuak duen garrantzia sumatzen da gure egunerokoan.

Beste Eskola Txikiak bezala, eskola publikoa gara, euskalduna eta oso errotua gaude Angiozar osatzen dugun komunitatera.

Gure eskolan, 2 urtetik hasi eta 12 urtera arteko umeak ditugu eta ordutegiaren arabera, gela berean zenbait adinetako ikasleak elkartzen dira eta harremanak oso aberatsak izan ohi direlarik;  elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen ditugu.

2024 urtearekin batera, gainera, sare sozialetan (Facebook eta Instagram) ere presentzia dugu. Informazio gehiagorako edo hitzordua hartzeko, 943 76 16 19ra deitu edo 012273aa@hezkuntza.net helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak