Gipuzkoa menditik saretu, talde lana oinarri eta gatza bidelagun

 Leintz Gatzaga

Gipuzkoa menditik saretu, talde lana oinarri eta gatza bidelagun

Gipuzkoa Saretzen ekimenaren baitan, Leintz-Gatzagako Gatz museotik Donostiako Arzak jatetxera arteko ibilbidea egin zuten atzo, zapatua, zenbait debagoiendarrek. "Sei orduko bi etapa egin genituen, 07:30ak aldera irten eta 20:00etan heldu ginen Arzak-era; Elena Arzakek sekulako harrera egin zigun", esan du proiektuan parte hartu duen Oier Etxebarriak. Ibilbide osoan gatza eraman zuten soinean, Arzak jatetxean entregatzera arte.

Leintz Gatzagako hondakinen kudeaketa ereduari buruzko txostenak arrakasta izan du Belgrad-en

 Leintz Gatzaga

Leintz Gatzagako hondakinen kudeaketa ereduari buruzko txostenak arrakasta izan du Belgrad-en

Joseba Sanchez ingurumen aholkulariak egindako txosten hau nazioarteko kongresu batean aurkeztu du –Ramon Plana haren ordezkoak egin du aurkezpena, berak ezin izan zuen-eta joan–. Herrian sortutako hondakin organikoa, herrian kudeatzen du Leintz Gatzagak eta hori da lan honetan aztertzen dena.

GeoAizkorri proiektua aurkeztuko dute Malagako kongresu batean

 Leintz Gatzaga  Oñati

Atzo hasi eta bihar artean ACTE-Koben Elkarteko Kongresua ospatuko da Malagan eta bertan Arrikrutz-Oñatiko Kobak izango dira, Geoaizkorri proiektua azalduz. Proiektuan Oñati, Leintz-Gatzaga eta Zerain sartzen dira eta mendialdea, gatza eta barrunbeak ezagutaraziko ditu eta geologia izango da eskaintza turistikoaren oinarria.

 

EH Bildu nagusi Leintz Gatzagan

 Leintz Gatzaga

Leintz Gatzagatik Donostiara, Gipuzkoa Saretzen mendi martxarekin

  Kirola  Leintz Gatzaga

Leintz Gatzagatik Donostiara, Gipuzkoa Saretzen mendi martxarekin

Erreleboka egingo den ibilaldia zapatuan izango da. Parte hartzaileek Gatz Museoan ekingo diote bideari eta helmuga Donostiako Arzak jatetxean izango dute.

 

Jaiak 2016: Leintz Gatzaga

 Leintz Gatzaga JAIAK

Paretan gora, muskerren pare

 Leintz Gatzaga

Kale bloka egin dute Leintz Gatzagako jaietan. Herriko eraikin asko eskalatu dituzte hainbat gaztek, eta ikusmira handia sortu dute.

Inaxio Perurenaren eta Fausto Mugertzaren erakustaldia

 Leintz Gatzaga

Herri kirolekin hitzorduak aurten ere ez du hutsik egin Leintz Gatzagako andramaixetan. Harriak jasotzen Inazio Perurena ezaguna aritu zen, eta aizkoran, berriz, Fausto Mugertza. Beroa zailtasun bat izan bada ere, herritarrek ikuskizun politaz gozatu ahal izan dute.

Kintoen jolasetan sekulako maila erakutsi dute gatzagarrek

 Leintz Gatzaga

Pikeak ez dira falta izan talde desberdinen artean, baina pike osasuntsua, beti ere. Patatak zuritzen, sokatiran edota txupitoak edaten lehiatu dira elkarren artean hamarkada desberdinetako herritarrak. Lehenengo urtea izanik, parte hartze handia izan da, eta primerako giroaz gozatu ahal izan dute.

Zirkua iritsi da herrira

 Leintz Gatzaga

Zirkunzirku ikuskizunarekin txundituta geratu ziren atzokoan herriko neska-mutikoak. Adi-adi jarraitu dituzte akrobaziak, antzerkiak eta txotxongiloen istorioak, eta protagonista izatera ere animatu da bat edo beste.

Bitsarekin jolasean freskatu dira gatzagar gazteak

 Leintz Gatzaga

Bero handia egiten zuela eta, neska-mutikoendako planik onena apar festa izan zen atzokoan. Bainujantzia eta flotagailua hartu eta bitsetan murgiltzen animatu zen Aitor Agiriano erreportaria ere.

Jinjan bazkarian, arroza mila modutara

 Leintz Gatzaga

Aurtengo andramaixetako berrikuntzetako bat izan zen atzoko bazkaria. Herritarrak fin aritu ziren goizean sukaldari lanetan. Arroza izan behar zen oinarrizko osagarria, eta koadrila bakoitzak bere erara gertatu zuen. Bazkalordua iristean, giro paregabea izan zuten mahaiaren bueltan, musikaz lagunduta.

Joannes Mendizabal: "Jaiak oso giro onean igaro ditugu, eguraldi onarekin, gainera"

 Leintz Gatzaga

Aurten jaiegun bat gehiago izan dute Gatzagako Andramaixek eta hauen balorazio positiboa egin du kultura zinegotziak. Ekintza guztiak burutu ahal izan dituztela adierazi du. Horrez gain, herritarren jarrera parte-hartzailea nabarmendu nahi izan du. Berritasunen artean, Kintoen eguna ospatu dute aurten eta hori ere oso ondo joan zela dio, "giro berezia" sortu zela azpimarratuz.

Gazte ugari animatu dira kalean eskalatzera

 Leintz Gatzaga

Kale bloka saioa egin dute Leintz Gatzagako hainbat eraikinetan, eta ume eta gazte ugari animatu dira eskalatzera.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Apar festa erraldoia egin dute Leintz Gatzagan

 Leintz Gatzaga

Gazteek ederki pasa dute apar artean. Bainujantziak jantzita, eta eguraldiak ere lagundu duenez ume ugari animatu dira. Gainera, nagusiek pilota partiduekin gozatzeko aukera ere izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (52)

Ehun lagunetik gora elkartu dira Leintz Gatzagako mendi bizikleta martxan

  Kirola  Leintz Gatzaga

Klasikoa den mendi bizikleta martxak ez du hutsik egin Leintz Gatzagako jaietan. Helduek 28 kilometroko ibilbidea egin dute eta umeek Dorletatik joan-etorria, eguraldi zoragarria lagun.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Inazio Perurenaren lana gertutik jarraitu dute gatzagarrek

 Leintz Gatzaga

Inazio Perurena harri-jasotzailea eta Fausto Mugertza aizkolaria izan dituzte gonbidatu gaur, eta ez diete hutsik egin.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Kintoen arteko jolasak

  Kultura  Leintz Gatzaga

Sei kintada animatu dira herriko plazan egin dituzten jokoetan parte hartzera. Lehia bizia izan da kuadrillen artean, tartean tranparen bat edo beste ere egin dute. Umore onez ondo pasatzea zuten helburu.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

ZirkunZirko ikuskizuna

  Kultura  Leintz Gatzaga

Bizikleta majiko eta berezi batean heldu dira Zirkun eta bere lagun txiki Tina Leintz Gatzagara. Txontxongilo, akrobazia eta antzerkiaz osatutako ikuskizunaz gozatu dute gaztetxoenak herriko plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Gida komertziala

Gure Ametsa

Gure Ametsa Gatzaga
20530 Leintz Gatzaga
Tel.: 943714952
http://www.gureametsa.es

Gida komertzialeko produktuak

Produktu berriak diseinatu eta sortu
Bokatak
Eguneko menua
Sukaldaritza tradizionala