Hiru belaunaldik euskararekin izandako hartu-emana hizpide

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mar. 15a, 16:13
Korrika Txikian.

Korrika martxoaren 23an goizaldean iritsiko da Gatzagara, baina motorrak berotzeko Korrika Txikia antolatu dute domeka honetarako.

16:00etan, erabilera askotariko espazioan hiru belaunalditako herritarrek euskararekin izan duten harremana izango dute berbagai. Gonbidatuak Pili Elkorobarrutia, Dorleta Elkorobarrutia, Aitziber Gorosabel eta Jon Egidazu izango dira. "Lau pertsona eta hiru belaunaldi; herritar hauek gazteak zirenean nola bizi zuten euskara herrian izango dute berbagai", azaldu du Nerea Altunak, Gatzagako Korrika batzordeko kideak.

Euskara gaztaroan

"Piliren kasuan, frankismo garaiaz arituko da; Aitziber eta Dorleta, ondorengo egoeraz; eta Jon Egidazuk gaur egun euskara nola bizi duen azalduko du. Azken horri dagokionez, beste egoera batean jaioa eta euskara elkarteko langilea dena". Horren ostean, 17:30ean, Gatz Museotik herrira Korrika Txikia egingo dute, eta gero, berriz, txokolate-jana izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak