Giro polita sortu da herrian bigarren eskuko azokaren kontura. Iaz ere egin zuten, eta orduko arrakasta ikusita, aurten ere errepikatzea pentsatu dute antolatzaileek. Bada, dirudienez, jendeak gustuko izan du ekimena. Gainera, herritar batek azaldu du gauza dezente saldu direla aurten. Izan ere, denetarik zegoen eskuragarri, eta prezio oso onean, gainera. Azokaren bueltan, altzari baten enkantea ere egin dute.