Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan

Miren Arregi Amasorrain 2016ko abe. 17a, 14:45

Antolatzen den hirugarren urtea da eta egonkortzen eta indartzen doala argi gelditu da. Herriko 21 artisau postu ipini dituzte herriko plazan. Horiez gain, Hotz eta Andraitz taldeak ere bertan izan dira, bakoitza bere postuarekin. 

Zeramika, osagarriak, umeendako jolasak, poltsak arropa, kosmetikoak, birziklatutako elementuak erabiliz egindako gerrikoak... Denetarik ikusi eta erosi ahal izan du gaur goizean Oñatiko plazara hurbildu den herritarrak. Eta hala egin du, gainera, artisauek "asko" saldu baitute.

"Urteko plazarik onena da", adierazi du Ainhoa Aranburuzabalak, Lavandulako kideak eta azokaren antolatzaileak. "Oso data onak dira eta jendeak aprobetxatzen du Gabonetako erosketak egiteko", erantsi du.

Jatekoa berritasuna

Izan da berrikuntzarik Oñatiko artisauen azokan eta da, aurten lehenengoz, janari postuak ere ipini dituztela: Pastelak, ogia, eztia, gazta... Ipini dituzte besteak beste, salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak