Herritarrak gustura gerturatu dira Gabonetako azokara

Mirari Altube Arrese 2016ko abe. 17a, 18:03

Bigarrenez antolatu du Udalak Gabonetako azoka eta aurtengoa ere arrakastatsua izaten dabil. Herritarrak eguzkiaren goxotasunarekin batera gerturatu dira Herriko Plazara, eguerdi partean, eta ikusi bakarrik ez erosi ere egin dute askok.

Ekoizleek generorik onena eraman dute: barazkiak, gazta, ogia, kontserbak... Eta artisauek mimo handiarekin egindako lanak dituzte erakusteko eta saltzeko; Okila taila taldekoek, esaterako, bertan egin dute erakustaldia. Aretxarteko merkatariek dendetan dituzten produktuen aukeraketa bat eraman dute eta UDAk ere jarri du postua arropak eta aterkiak saltzeko, besteak beste.

David Agirre, ostera, argitaratu berri duen liburua sinatu eta sinatu dabil, eta Igor San Juanen diskoa ere salgai dago Belar Metaren postuan.

Azoka, bihar, domeka ere zabalik egongo da goizean (10:00-14:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak