Eskoriatzako udalaren lekukoa udal euskaltegiko ikasleek eramango dute

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mar. 20a, 11:23
Leintz Udal Euskaltegiko ikasleak.

Korrika zapatu goizaldean iritsiko da Eskoriatzara, eta herriko hainbat elkarte eta talde arduratuko dira lekukoa eramateaz. Eskoriatzako Udalaren izenean, Leintz Udal Euskaltegian euskara ikasten ari diren lau eskoriatzarrek eramango dute, egiten ari diren lana aitortzeko asmoarekin. Aritz Uribarri, Maria Flores, Eva Maria Anaya eta Jose Antonio Lorente izango dira ikasleak.

Hain zuzen ere, 2243.Kilometroan eramango dute Leintz Udal Euskaltegiko ikasleek lekukoa; Kuatruena  eta Aingeruguarda artean.

Horrez gain, honakoa izango da egunera begirako egitaraua:

Egitaraua

Korrika ofizialari ongi-etorri beroa emateko asmoarekin, Korrika batzordeak honako egitaraua prestatu du ostiralerako:

  • 10:30 – Korrika txikia, herrian zehar
  • 17:00 – Eskulanak, plazan (Tortolis ludotekak antolatuta)
  • 17:00 – Gaztelekuan: graffitia eta merendola
  • 18:30 – Buruhandiak
  • 19:30 – Triki-kalejira
  • 21:30 – Afaria Zuk ekarri zuk jan, (Mahaia erreserbatzeko 636 78 59 71)
  •                  Furgofarra janari-furgoneta plazan egongo da
  • 23:00 – Elektrotxufla, plazan
  • 02:37 – Korrika Leintz Gatzagatik behera sartuko da Eskoriatzara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak