Design Konferentziak Mondragon ekitaldia egin da gaur

Jokin Guridi 2017ko eka. 1a, 14:04

Diseinua enpresa estrategian: kirolaren sektoreko errealitatea lelopean egin dute gaur goizean ekitaldia Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan Ternua, Spiuk, Arteman eta Ixi Wood enpresatako ordezkariek diseinua kirol arloan nola erabiltzen duten erakutsi dute.

Gero eta pertsona gehiagok egiten du ariketa fisikoren bat bere aisialdian eta joera honek eragina du kirolarekin lotutako enpresen hazkundean. Hori dela eta, kirol-enpresek eta diseinuko profesionalek elkarlanean dihardute aspalditik produktu eta zerbitzu berriak sortzen, eta diseinua abiapuntu hartuta, “sormenezko produktu eta zerbitzu berritzaileen bidez balio erantsia emateko ardura dugu, lehiakorrak izateko eta bezeroa zein erabiltzailea asetzeko”, adierazi dute Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentrotik.

Azken hauek izan dira Design Konferentziak Mondragon ekitaldia antolatu dutenak, bertaratu direnei diseinuak kirol produktu eta zerbitzu berrietan eskaintzen dituen aukerak erakutsi eta diseinua enpresen estrategiaren osagai izatearen beharraz ohartarazi diete. Bertan izan dira Iñaki Herrero, Spiuk Sport Lineko industria diseinatzailea, Endika Zabala, Ixi Wood enpresaren sortzailea, Jokin Umerez, Ternua Groupeko zuzendari nagusia eta Gorka Etxabe, Artemaneko ikus-entzunezkoen produkzio zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak