Diseinuari eta kirolari buruzko jardunaldia Mondragon Unibertsitatearen eskutik

Jokin Guridi 2017ko mai. 31a, 09:27

Spiuk, Ternua, Ixi Wood eta Arteman enpresek hartuko dute parte diseinuak kirolean duen erabilera aztertuko dute bihar, ekainaren 1ean, goizeko 09:00tan, Garaia Berrikuntza Gunean.

Diseinua enpresa estrategia gisa: aplikazioak kirol munduan izeneko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak biharko, ekainaren 1a. Jardunaldian Spiuk Sport Lineko industria diseinatzailea den Iñaki Herrerok, Ixi Wood enpresako sortzaile Endika Zabalak, Ternua Groupeko zuzendari nagusia den Jokin Umerezek eta Artemaneko ikus-entzunezko produkzio zuzendaria den Gorka Etxabek parte hartuko dute. Bertan, beraien esperientziak partekatuko dituzte bertaratutakoekin.


Hitzordua bihar, ekainaren 1a, goizeko 09:00etatik 13:00etara izango da Garaia Berrikuntza Gunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak