Bartzelonako 'World Mobile Congress'-en xehetasunak Gotzon Arzelusekin

Txomin Madina 2017ko mar. 16a, 17:30

Orain gutxi egin dute Bartzelonan World Mobile Congress delakoa, mugikorren teknologiaren arloan mundu mailan egiten den kongresu garrantzitsuena. Inoiz baino jende gehiago joan da bertara gainera: 108.000 bisitari izan ditu, iaz baino %7 gehiago.

Bisitarien artean izan da debagoiendarrik, tartean Batura Mobile enpresako gerentea den Gotzon Arzelus. Berak eman zizkigun azokaren xehetasunak, besteak beste, azaldu zigun, azoka "berrikuntza mailan apur bat motelduta" ikusi dutela aurten, baina negozio mailan ezetz, horretan "oso negozio indartsua" dela oraindik ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak