Goiena App berria eskura

  Teknologia  Debagoiena DEBAGOIENA ZUZENEAN

Mugikorrerako aplikazio berria kaleratu du Goiena Komunikazio Taldeak, App Store-n eta Play Store-n dago eskuragarri. Doakoa da guztiz eta GOIENA.EUS webguneko albisteak jasotzeaz gain, erabiltzaileak bere lehentasunen arabera pertsonalizatu dezake aplikazioa, gida komertzial geolokalizatu berria dakar eta parte-hartzeko kanal berriak ditu, besteak beste.

Edukiak kargatzeko azkartasuna da erabiltzaileak lehenik sumatuko duen aldaketa. Horrekin batera, sinpletasuna, ezkerreko albo-menu bakar batekin egiten baita nabigazio osoa eta, baita ere, ezarpen pertsonalizatuen konfigurazioa. Dagokion aplikazio dendan “Goiena” bilaketa egin eta mugikorrera deskargatu besterik ez da egin behar, berritasun guztiak eskura izateko.

Pertsonalizazioa Aplikazio berriaren abantaila nagusietako bat erabiltzaileari ematen dizkion pertsonalizazio aukerak dira. Hala, behin menuan nahi den herria (ala herriak) zehaztuta, aplikazioak defektuz lehenetsiko ditu aukera horri dagozkion albisteak. Era berean, herri horretako notifikazio pertsonalizatuak ere aukeratu daitezke eta, horrela, norberaren herrian albiste ala gertaera garrantzitsu bat ematerakoan, mezu-leiho baten bidez jakinarazten da.

Parte-hartzea Komunikazio tresna ere izan nahi du aplikazio berriak, bi eratara. Galderak bidaliz, bat. Herriko elkarte, talde, erakunde edo udaletxeari galdera bat bidal daiteke galderen atalean. Goienatik bideratu eta erantzuna publiko egiteaz gain, zuzen-zuzenean jakinaraziko zaio bidaltzaileari. Bigarrenik, informazioa bidaltzeko ere erabil daiteke tresna. Hala, albiste izan daitekeen gertaera baten berri eman eta galderak edo proposamenak egiteko bidea ematen du aplikazioak.

Gida komertziala Debagoieneko gida komertzial osatuena eta eguneratuenena da Goienarena. Orain, aplikazio berrian geolokalizazioari esker, komertzioen kokapena, argazkiak, mapa, kontaktua... ere eskura daitezke klik bakarrean.

Zerbitzuak Aplikazioak albisteez gain, arreta berezia ematen dio zerbitzu-informazioari. Horregatik, eskura-eskura daude agenda eguneratua, sailkatuen atala, eguraldia eta argazki eta bideo galeriak. Atal honetan ere ez dira falta hainbesteko arrakasta duten zorion-agur, ezkontza eta jaioberriak. Eskelak ere atal horretan jasoko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa