Irimon, tontorrean, izan dute elur bustia korrikalariek. Bestela, espero baino eguraldi hobea izan dute. Baina, lokatza presente egon da ibilbide osoan. 13,8 kilometroetan eta bereziki egin du arriskutsu Irimoko jaitsiera. Hara heldu da lehen lekuan Iñigo Altzola. Atzetik, Amatriain eta Iturbe, eta atzerago Alonso. Minutu pasatxoko aldearekin heldu da tontorrera.
Beheranzkoan tartea asko murriztu dio Iturbek –jaisten abilezia duela erakutsi du beste behin–, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko. Altzola ihes egindako zegoela ikusita, bigarren lekua eusten ahalegindu da antzuolarra.
Emakumeak
Bigarren aldiz parte hartu du Sara Peña orioarrak Antzuolako proban eta "pozik" bukatu du emaitzarekin. Igoeran lortutako abantaila apur bat galdu du jaitsieran. "Trebeagoa naiz igotzen", esan du. Haren atzetik sailkatu dira Saioa Arkonada eta Uxua Barandiaran.