Aizkora saio lehiatua izan da Zubikoan

Josu Bilbao 2016ko ots. 14a, 14:07

Ruben Saralegik eta Jon Rekondok Urrezko Aizkolariak txapelketako finalerako txartela lortu dute. Gainera, Inaxio Perurenak erraz altxatu ditu, 200, 250 eta 270 kiloko harriak.

Azpetian jokatuko den binakako Urrezko Aizkolariak txapelketarako txartela Errazkineko Ruben Saralegik eta Leitzako Jon Rekondok lortu dute Oñatiko Zubikoa pilotalekuan. Lehia oso estua izan da bikote nafarraren eta Azpilikueta-Otaegiren artekoa, baina azkenean Saralegi eta Rekondo gutxigatik gailendu dira.

Gainera, saioa borobiltzeko Inaxio Perurenak 270 kiloko harria bigarrenean altxatzea lortu du. 200 kilokoarekin eta 250 kilokoarekin berotu ondoren, 270ekoari heldu dio, eta ezkerreko eskumuturrean mina nabaritu arren, altxatzea lortu du.

Hiru aste barru, 305 kiloko harriarekin saiakera egingo du leitzarrak, beti ere, ezkerreko eskuan lesiorik ez badu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak