Giro bikaina, baina partida kaskarra Zubikoan

Josu Bilbao 2016ko ots. 14a, 19:22

Ezkurdiak eta Barriolak 22 Victorrek eta Albisuk 14

Ezkurdia-Barriola bikote nafarrak lortu du garaipena Binakako Txapelketako norgehiagokan, Victor eta Albisuren kontra (22-14). Zubikoako pilotalekua lepo bete da, baina ikusleek ezin izan dute lehiarekin gozatu, partida akatsez beterik egon baita.

Azken orduan, Victor Esteban errioxarrak Artolaren tokia hartu behar izan du Oñatiko partidan, gipuzkoarra gripeak jota baitago. Hala ere, Victorrek eta Albisuk gaizki hasi dute norgehiagoka, Ezkurdiak eta Barriolak 5-0eko partziala aise lortu dutelako.

Nafarroako bikoteak 11-4koa jarri du markagailuan, eta frontoian jaun eta jabe izan dira. Hala ere, akatsak bata bestearen atzetik etorri dira bi bikoteetan, eta 15-10koarekin Victor eta Albisu suspertu egin dira.

Orduan azaldu da neurketan Abel Barriolaren esperientzia, eta leitzarraren erregulartasunarekin, 20-1o markagailuan goitik jarri dira Aspekoak. Asegarceko bikotea aldea murrizten saiatu da, baina azken emaitza 22-14koa izan da Oñatiko Zubikoako pilotalekuan.

Emaitza honekin, Binakako Txapelketan buru-belarri jarraitzen dute Ezkurdiak eta Barriolak, laugarren postutik puntu bakarrera. Artolak eta Albisuk sailkatzeko aukerak izatenjarraitzen dute, baina pilota-averagea galdu egin dute nafarrekin.

Aurreko partida

Estelarraren aurreko neurketan, Mendizabal III.ak eta Erostarbek erraz gainditu dituzte Elordi eta Irusta bizkaitarrak (22-16). Partida hau ere, akatsek baldintzatu dute erabat.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak