"Bergarako Udalak Bolua auzoko pilotalekua estaltzeko egin duen proposamena burutzea nahi duzu?" da erantzun beharko den galdera. Bi erantzun posible daude: "bai" edo "ez".
Kontsultaren erantzunak hilaren 23an eman behar dira Beart elkarteak Bolua auzoan duen lokalean. Egun horretan ezin dutenek, hilaren 20an dute aurretiko beste aukera bat, Udal bulegoetan.
Alderdien iritziak
EH Bilduko bozeramaile Agurne Barrusok abstentzioaren arrazoiak eman ditu osoko bilkuraren bukaeran: "abstenitu egin gara ez dugulako galdeketa oztopatu gura. Baina, garbi esan dugu galdeketa egitera behartu gaituen prozesua lardaskeria hutsa izan dela".
Antzeko iritzia eman du Irabaziko Aiert Lizarraldek: "Boluko frontoia estaltzeko egindako kudeaketa ez dela egokia izan esan dugu. Guk diogu Bolu diagnosi on bat egin behar dela. Han, badaudela beste behar batzuk".
Horien aurrean, Elena Lete alkateak esan zuen jarraitutako bidea egokia izan dela. "Boluko bizilagunekin egindako partaidetza batzarretan iritzi ezberdinak jaso ditugu. Batzuk alde daude. Beste batzuk kontra. Bizikidetza ona bermatzen aldera, kontsulta egitea da aukera onena. Kontsulta hau da ez eztabaidatzeko modu bakarra. Eta, ateratzen den emaitza ateratzen dela, loteslea izango da".