Boluko auzotarrak estalkia jartzearen proiektuaren aurka agertu dira

Imanol Beloki Unamuno 2017ko uzt. 5a, 15:17

Bergarako Bolua auzoko pilotalekua estaltzeko proiektua dela-eta, prentsaurrekoa eskaini dute gaur bertako auzotarrek. Frontoia dagoen moduan uztearen alde agertu dira, eta auzoan beste behar batzuk dituztela ere gaineratu dute.

Bergarako Udalak Bolua auzoko pilotalekua estaltzeko proiektuari ezezkoa eman nahi izan diote bertako auzotarrek gaur egindako prentsaurrekoan.

Lehenengo momentutik, 108 sinadura aurkeztuta, frontoia dagoen bezala usteko apustuaren alde egin nahi dute auzotarrek."Guk libre nahi dugu frontoia, dagoen moduan. Diafonoa, eta Oteizaren filosofia moduan hutsunea gustatzen zaigu, ez dugu teilatutzarrik nahi…" azaldu du Jesus Mari Barrutia, Boluako auzokideak.

Auzotarren alternatiba

Udalak aurkeztutako lau aurreproiektuei erreparatuz, eragin estetiko handia suposatzen dutela azaldu dute, eta horregatik bosgarren alternatiba plazaratu nahi izan dute, hau da; frontoia txukuntzea eta irisgarritasuna hobetzea, besteak beste. Hala nola, frontoia estali barik.

Frontoiak erabilpen handia ez duela ere gaineratu dute, eta ez dagoela beharrik halako dirutza gastatzeko, beste behar batzuetan gastatu beharko litzatekeela dirua.

Amaitzeko, interes partikularrik ez dutela azaldu dute, eta arrazoi eta interes guztiak errespetagarri eta zilegi direla ere azaldu dute, eta euren bizi kalitatea mantendu nahi dutela, joko zikinik egin barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak