Bergarako jaiak 2016

Profesionalen pilota jaialdiaz gozatu dute Bergaran

Nerea Gil 2016ko mai. 19a, 10:44

Bergarako jaien barruan Aspek antolatutako pilota jaialdian profesionalen arteko partiduak jokatu zituzten udal pilotalekuan. Hala, Beñat Rezusta bergararrak Buruz buruko Txapelketan ezustekoa eman duen Irribarriarekin osatu zuen bikotea Ezkurdia eta Zabaletaren kontra.

Lehenengo partidan Jaunarena eta Irusta 22-10 gailendu ziren, Jaka eta Merinoren kontra. Estelarrean, Irribarria eta Rezustak 22-20 galdu zuten Ezkurdia-Zabaleta bikotearen aurka, eta jaialdiko azken partidan Dariok eta Martija 18-6 irabazi zuten Elordi eta Urruzolaren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak