Jaiak 2016: Bergarako Pentekosteak

 Bergara JAIAK

Profesionalen pilota jaialdiaz gozatu dute Bergaran

  Kirola  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Bergarako jaien barruan Aspek antolatutako pilota jaialdian profesionalen arteko partiduak jokatu zituzten udal pilotalekuan. Hala, Beñat Rezusta bergararrak Buruz buruko Txapelketan ezustekoa eman duen Irribarriarekin osatu zuen bikotea Ezkurdia eta Zabaletaren kontra.

Herri kirol erakustaldia

  Kultura  Bergara

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jolas parkea Ipintzan

  Kultura  Bergara

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Umeak eta helduak jaietako azken eguna aprobetxatzen

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Etxeko txikienendako eta gazteendako jolas parkea jarri dute egun guztian zehar Ipintzako patioan, eta eguerdian herri kirol erakustaldia egin dute San Martin plazan. Umeen eta helduen eguna da Bergarako Mendekoste jaietako azken egun honetan eta gustura dabiltza guztiak azken eguna aprobetxatzen.

Jaietako azken eguna gaur Bergaran

 Bergara

Jaietako azken eguna gaur Bergaran

Parranda eguna izan da atzokoa Bergarako jaietan, koadrilen arteko jolas, herri bazkari eta Laket taldearen erromeria jendetsuarekin. Gaur da azken eguna, baina hamaika ekitaldi geratzen dira oraindik gozatzeko. EGITARAUA

Bapo bazkalduta, festan jarraitzeko indarrak hartu dituzte bergararrek

 Bergara

Seminarioan jarritako bi karpen azpian batu dira gaur 700 pertsona, jaietako herri bazkarian. Aurreikusi baino beranduxeago hasi den arren, sekulako giroa izan da. Entsalada, oilaskoa parrilan, txerri saiheskia eta limoizko sorbetea izan dute jateko. Kafearen ostean ez da falta izan mahai batetik besterako bisita, kantu eta barrerik.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Poteo Izarrak taldea izan da onena koadrilen arteko joko jendetsuetan

 Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Hamar taldek hartu dute parte eguerdian zezen plazan jokatu dituzten olinpiadetan, guztiak ere koadrilako kamiseta edo blusa soinean. Inoiz baino talde gehiago hondarrean, eta harmailak ere lepo beteta, primerako giroa izan da herri bazkarirako berotzeko.

Sekula baino talde gehiago koadrilen arteko jokoetan

 Bergara

Jaietako astelehena da gaur, Pentekoste jaietako koadrilen eguna. Eguerdian koadrilen arteko jokoak izan dira zezen plazan, sekula baino parte hartze handiagoarekin, gainera. Denera, hamar koadrilak hartu dute parte. Sokatira, zaku karrera, zezenekin jokoak… denetarik egin behar izan dute ikusleen animo eta barre artean. Azkenean, Poteo Izarrak taldea izan da irabazle, eta hirurehun euroko saria jaso dute erosketa bonotan.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Askorako eman du jaietako asteburuak Bergaran

 Bergara GAURKOAK

Gaurkoa ez da ohiko astelehena izaten ari Bergaran. Jaietan daude egubakoitzetik, eta gaurkoa egun handietakoa da, koadrilen eguna. Baina gaur bakarrik ez; egubakoitzetik, Bitorianatxo herrira jaitsi zenetik, askorako eman du Pentekosteetako asteburuak Bergaran. Atzegiko kide Gorka Rementeriak txupinazoa jaurti eta festak eztanda egin zuen.

Bergara Hiriko txapela janzteko aukera gaur Zezeagarentzat

  Kirola  Bergara

Bergara Hiriko txapela janzteko aukera gaur Zezeagarentzat

19:30ean hasiko dira finalak, Udal pilotalekuan. Promesa mailan Salaberriak eta Zezeagak eta Zubizarretak eta Arangurenek neurtuko dituzte indarrak; nagusietan, berriz, Santxok eta Gorrotxategik Urretabizkaia eta Murgiondoren kontra jokatuko dute. Bestetik, bihar Irribarria egongo da jokoan ikusteko aukera, profesionalen jaialdian.

Aukeran dantza-taldearen 'Fusioak' ikuskizuna

  Kultura  Bergara

Edu Muruamendiaraz dantzariaren gidaripean, dantza ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan dute bergararrek.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Unai Arana Errekortadore txapelketan garaile

  Kultura  Bergara

Zezen plaza jendez lepo betetzea lortu dute errekortadoreek. Ausardia handia erakutsi dute zezenen aurrean jarriz eta ikuskizun bikaina eskeini diete ikusleei.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Markez Anaiak taldea nagusi Bergarako gotibeheretan

  Kirola  Bergara

01:02.885 izan da irabazleek egindako denbora. Bigarren sailkatu dira Trokan Behera taldekoak, 253 milarenera. Podiuma osatu duen taldea, berriz, Gorosti Loradenda izan da, segundo bat pasatxo gehiagorekin.


Sailkapena

»» Ikusi argazki guztiak (73)

Batukada feminista

 Bergara

Batukadaren erritmoek eta berdintasunaren aldeko oihuek bat egin dute jaietan. Batukada feminista egin zuten atzo kaleetatik, Martxanterak taldeak antolatuta. 

Tostoi eta Erreileno, erraldoi berriak

 Bergara

Erraldoi berri bi aurkeztu ditu konpartsak: Tostoi eta Erreleino. Frontoian egin zuten aurkezpena Trapagaran, Sestao eta Berriozartik etorritako konpartsekin batera eta ostean kalejira egin zuten txistulariekin. Txostetan ere harrera egin zieten erraldoiei.

Sukaldaritza lehiaketan, gaztetxoenak

 Bergara

Txosnetako karpa ingurua herriko gaztetxoena izan da eguerdian. Gastronomia lehiaketa egin dute eta gertatu beharreko platera errusiar entsalada izan da. 

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Batukada feminista

 Bergara

Batukadaren erritmoek eta berdintasunaren aldeko oihuek bat egin dute jaietan. Batukada feminista egin zuten atzo kaleetatik, Martxanterak taldeak antolatuta. 

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Tostoi eta Erreileno, erraldoi berriak

 Bergara

Erraldoi berri bi aurkeztu ditu konpartsak: Tostoi eta Erreleino. Frontoian egin zuten aurkezpena Trapagaran, Sestao eta Berriozartik etorritako konpartsekin batera eta ostean kalejira egin zuten txistulariekin. Txostetan ere harrera egin zieten erraldoiei.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Bederatzi egunekin parte hartu duenik ere bai

 Bergara

Bergaran, ongietorria egin die Udalak iazko Pazkoetatik aurtengoetara bitartean jaio diren umeei. Alkateak hitz batzuk egin ditu aurrena osoko bilkuren aretoan, eta ume bakoitzari zapia jarri diote gero. Bitorianatxorekin argazkiak egiteko modua ere izan dute, eta amaitzeko denek batera atera dute bat, udaletxe atzealdean.

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Aiz-pe elkartekoena, bakailao onena

 Bergara

Osintxuko Aiz-pe elkartekoena izan da, epaimahaiaren ustez, Pazkoetako lehiaketako bakailaorik onena. Bikote berak hirugarren urtez parte hartu, eta bigarrenez irabazi dute txapela (iaz bigarren). Bigarren Santa Ana elkartekoak izan dira, eta hirugarren Haizepekoak. Sei elkartek hartu dute parte.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Txikiak erraldoi artean

 Bergara

Bergarako Udal pilotalekuan jarritako Erraldoien Gunean herriko zein Trapagarango, Sestaoko eta Berriozarko erraldoiak ikusteko aukera egon da. Horrez gain, baita Andoitz Gomez aretxabaletarraren 160 erraldoi-panpinen erakusketa ere.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Artista harrobiaren erakusgarri

  Kultura  Bergara

Goizean goizetik marrazten eta margotzen ibili dira hainbat neska-mutiko gaur Bergaran. Jaietako egitarauaren barruan, 36. Simon Arrieta Plastika Lehiaketa egin dute Seminarioko karpan.

»» Ikusi argazki guztiak (64)

Mugi-Mugi erromeria

 Bergara

Bad Sound System

 Bergara

Musika jamaikar biziz, Bad Sound System taldeak, kaleak girotu zituen.

Bitorianatxoren jaitsiera

 Bergara

San Martin plaza jendez eta kolorez bete da herrian horren maitea den Bitorianatxori ongi etorria emateko. Arratsaldeko zortzietan jaurti du txupina Gorka Rementeria Atzegiko kideak eta Udaletxe azpian bildutakoek lepoan lotu dute mahoi koloreko zapia, bost egunez Pentekoste jaiak giro paregabean ospatzeko asmoz denak.

Bad Sound System

 Bergara

Musika jamaikar biziz, Bad Sound System taldeak, kaleak girotu zituen.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Mugi-Mugi erromeria

 Bergara

Txikienek dantzarako aukera ederra izan dute Mugi-Mugi taldearekin, txosnetan.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Umeentzako parrillada

 Bergara

Seminarioko patioan txikienek, guraso eta senideek lagunduta, afari-legea egiteko aukera izan zuten atzo, jaien hasiera egunean, Oxirondoko guraso taldearen kontura.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Iritsi da Bitorianatxo!

 Bergara

Arratsaldeko zortzietan jaurti du txupina Gorka Rementeriak udaletxeko balkoitik, eta Bergarako baserritarrik kuttunena, Bitorianatxo, herrira jaitsi da beste urte batez. Bera heltzeaz bat, jai giroak eztanda egin du San Martin plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (60)

Jaiak eztanda egin du Bergaran

 Bergara

Jaiak eztanda egin du Bergaran

San Martin plaza jendez eta kolorez bete da herrian horren maitea den Bitorianatxori ongi etorria emateko. Arratsaldeko zortzietan jaurti du txupina Gorka Rementeria Atzegiko kideak eta Udaletxe azpian bildutakoek lepoan lotu dute mahoi koloreko zapia, bost egunez Pentekoste jaiak giro paregabean ospatzeko asmoz denak.

Bailarako lehenengo jai nagusiak, gertu

 Bergara

Bailarako lehenengo jai nagusiak, gertu

Iritsi da bergararrek luzaroan itxarondako eguna. 20:00etan jaurtiko du txupina Atzegiko kide Gorka Rementeriak, eta jarraian, Bitorianatxo udaletxeko balkoiraino jaitsiko da, bost egunez herrira jai giroa ekartzera. Beste behin ere, Blanca Narbaizak egingo du Bitorianatxoren papera, eta jaietako pregoia botako du balkoitik.

Eguraldi txarra iragarrita jaietako hainbat ekintza lekuz aldatuko dira

 Bergara

Eguraldi txarra iragarrita jaietako hainbat ekintza lekuz aldatuko dira

Bitorianatxoren jaitsieraren ondorengo parrillada eta erromeria Seminarioko karpan egingo dira ostiralean. Kepa Junkera & Sorginaken emanaldia, ostera, San Martin plazan izango da, nahiz eta euri apur bat egin.

'Xolomo gazta', Bergarako jaiak alaitzeko kanta

 Bergara

Xaxau taldeak sareratu berri du jaietarako Bizilariak taldeak prestatutako kantua. Erritmo bizi eta alaiarekin, jaietan "herriari su" ematera gonbidatzen ditu bergarar guztiak.

Atzegi elkarteko kideen txupinazoarekin hasiko dira Pentekoste jaiak

 Bergara GAURKOAK

San Lorentzo auzoan bizi diren Atzegiko zazpi kideak dira maiatzaren 13an txupina jaurtitzeko udaletxeko balkoira gonbidatu dituztenak. Nobedade moduan, aurtengo jaietan Bitoriatxoren igoera martitzeneko gaueko hamarretan izango da, gauerdian izan beharrean. Bestalde, asteleheneko herri bazkaria inoiz baino handiagoa izango da, 700 pertsonarendako tokia egongo baita. Aurtengo kartelaren egilea Ane Otadui arrasatearra izan da.

Xaxau ere prest jaietarako

 Bergara

Jai-egitaraua gertu daukate txosnetan ere eta prestatutakoa ezagutarazteko bideoa zabaldu dute sarean. Kontzertuetan The Sparteens-en twist musika, Perlak laukotea ala Bad Sound System-en kalejira dira aipagarriak, besteak beste.

Hainbat nobedade dakartza Pentekosteetako txosnaguneko egitarauak

 Bergara

Hainbat nobedade dakartza Pentekosteetako txosnaguneko egitarauak

Gutxi falta da honezkero Bergarako Pentekoste jaietarako, eta, beti bezala, Bideberriko txosnagunea izango da jai gune garrantzitsuenetariko bat. Azken urteetan Xaxau konpartsa arduratu da gune hori kudeatzeaz, eta aurtengo festetarako ere nobedadez jositako egitarau betea prestatu dute.

 

'Bitorianatxo badoia Saloura...', Martxanteren bideoa

 Bergara

Jaiak bertan direla-eta, jarrera matxistak baztertzeko bideoa zabaldu du sarean Bergarako Martxanterak talde feministak. Jaiak guztientzako diral garbi utzi nahi dute umorezko pieza honekin.

Bergarako jaien egitaraua

 Bergara