Bergarako jaiak 2016

Sekula baino talde gehiago kuadrillen arteko jokoetan

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 16a, 15:47

Jaietako astelehena da gaur, Pentekoste jaietako koadrilen eguna. Eguerdian koadrilen arteko jokoak izan dira zezen plazan, sekula baino parte hartze handiagoarekin, gainera. Denera, hamar koadrilak hartu dute parte. Sokatira, zaku karrera, zezenekin jokoak… denetarik egin behar izan dute ikusleen animo eta barre artean. Azkenean, Poteo Izarrak taldea izan da irabazle, eta hirurehun euroko saria jaso dute erosketa bonotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak