Bergarako jaiak 2016

Poteo Izarrak taldea izan da onena kuadrillen arteko joko jendetsuetan

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 16a, 15:47

Hamar taldek hartu dute parte eguerdian zezen plazan jokatu dituzten olinpiadetan, guztiak ere koadrilako kamiseta edo blusa soinean. Inoiz baino talde gehiago hondarrean, eta harmailak ere lepo beteta, primerako giroa izan da herri bazkarirako berotzeko.

Bost proba egin dituzte gaurkoan Pentekoste jaietako astelehenean ohiko hitzordu den koadrilen arteko jokoetan. Txingatan, zaku karreretan, aulkien jokoan, sokatiran eta makila baten inguruan bueltak eman osteko zorabioarekin futbolean ere egin dute parte hartzaile gazteek.

Harmailetako ikusleak barrez lehertu dira herrikideen kontura. Azkenik, kamiseta gorria zeramaten Poteo Izarrak koadrilakoak izan dira garaile. Hirurehun euroko saria jaso dute erosketan bonutan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak