Giro bikaina santamasetan, musikarekin eta txistor eta taloekin

 Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Txistorra eta taloa dira santamasetako protagonista nagusiak, eta atzo, freskoari eta euriari aurre egiteko eta beroan sartzeko, ez ziren falta izan kaleetan, festa doinuekin batera.

Abereak eta hegaztiak, santamasetako beste protagonistak

 Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Urtero moduan, ardiek, behiek, zaldiek, ahuntzek, oiloek eta beste hainbat abere eta hegazti gertutik ikusteko aukera egon da santamasetan, Laubide plazan.

Txerri dantza piezaren egileak omendu dituzte, 25 urteurrenean

 Arrasate

Jose Ramon Vitoria eta Jon Iñaki Izarzelaia egileak omendu ditu Santamas Komisiñoak aurten. Vitoriak aitortu zuenez, down sindromea duen Beñat Barrutiarentzat egindako melodia batetik eratorritakoa da txerri dantzaren musika.

Santamaseko barazkirik onenak Ane Gorosabel arrasatearrarenak

 Arrasate GAURKOAK

Ane Gorosabelek irabazi du Santamas jaietako barazki lehiaketa. Arrasatearrarentzako izan dira 250 euroko saria eta trofeoa. Bigarren saria Ezozi Etxeberria soraluzetarrak irabazi du (200 euro). Beheko argazkian, lehiaketako sail ezberdinetako sarituak.

2016ko Santamasak jai giroan ospatu dituzte

 Arrasate

Barazki eta fruta azoka, hegaztien eta abereen erakusketa, euskal dantzak, taloak... Jai giro polita izan da beste behin ere Arrasateko kaleetan, Santamas egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (285)

Bigarren urtez jarraian, Amaia Albesen erakusleihoa da Arrasateko politena

 Arrasate

Bigarren urtez jarraian, Amaia Albesen erakusleihoa da Arrasateko politena

Santamasetako erakusleiho lehiaketako lehen saria Amaia Albes moda diseinatzaileak eroan du, bigarrenekoz gainera. Oso pozik agertu da diseinatzailea: "Ez nuen aurten berriro ere irabaztea espero". Bigarren saria Altuna lurrindegiak eskuratu du; hirugarrena, Otamendi harategiak. Iazko irabazle berak izan dira.

'Txerrita', aurtengo Santamasetako txerria ezagutzen

 Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Aretxabaletako Galartza auzoko Zaloña baserrikoa da aurtengo Santamasetako txerria eta haren jabe Luis Mari Alberdik azaldu du "trankila" dela oso.

Golera errematea, sagardo eta txistorrarekin

  Kirola  Arrasate

Golera errematea, sagardo eta txistorrarekin

Bihar, hilak 22, Santamas Eguna ospatuko dute Arrasaten, eta klub zuri-moreko jokalariek parte-hartze zuzena izango dute jaietan, txistorra, sagardoa eta bestelakoak saltzeko postua jarriko dute-eta San Frantzisko eliza ondoan, Dia dendaren parean. Hala, klubetik herritarrak postura gerturatzeko gonbitea egin dute.

Lau sarrera ditugu Klubeko kideendako

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Lau sarrera ditugu Klubeko kideendako

Bihar, eguena, Eskuz Binakako Txapelketako partidua jokatuko dute Urrutikoetxeak eta Imazek –Beroizen ordezkoa–, Ezkurdiaren eta Merino II.aren kontra, Uarkapen (18:00). Eta, Goienako Klubeko kideendako lau sarrera ditugu banatzeko. Zer egin behar den sarrerak eskuratzeko? segi irakurtzen.

Urtero errotuago dagoen azoka, santamasetakoa

 Arrasate

Urtero errotuago dagoen azoka, santamasetakoa

Hainbat zonatan banatuta egongo da azoka, beste urte batzuetan bezala: ganadua eta hegaztiak Laubide plazan; elikagaien eta baserritarren postuak Biterin eta Seber Altuben, hurrenez hurren; eta artisauak Biterin eta Jokin Zaitegi plazan.

Txerri dantzak 25 urte, elkarlanaren adierazle

 Arrasate

Txerri dantzak 25 urte, elkarlanaren adierazle

Pieza ezagunaren egile Jose Ramon Vitoria eta Jon Iñaki Izarzelaia omenduko ditu Santamas Komisiñoak aurten; Vitoriak lehen aldiz aitortu duenez, down sindromea duen Beñat Barrutiarentzat egindako melodia batetik eratorritakoa da txerri dantzaren musika.

"Oso ona eta lasaia" den 'Txerrita', aurtengo santamasetako izarra

 Arrasate

"Oso ona eta lasaia" den 'Txerrita', aurtengo santamasetako izarra

Aretxabaletako Galartza auzoko Zaloña baserrikoa da aurtengo santamasetako txerria: Txerrita. Ia 300 kilorekin helduko da Herriko Plazara abenduaren 21ean (19:30); Luis Mari Alberdik hazi du: "Baserri kanpoan egoten da, gustura. Bizimodu ederra eraman du".

Arrasateko santamasak egitarau potoloarekin datoz aurten ere

 Arrasate GAURKOAK

Arrasateko Trikitixa Eskolak, Udalak eta Santamas komisiñuek aurkeztu dute 2016ko santamasetako egitaraua. Abenduaren 22ko eguna, haurrendako, gazteendako zein helduendako ekintzaz beteta dator beste behin.