Asteburuko egitarauaren baitan, izan dute zertaz gozatu Gatzagan

Jone Olabarria 2021 ira 06 Leintz Gatzaga

HEMEN DEBAGOIENA

Herritar guztiei zuzendutako egitarau kulturala antolatu dute aste bukaeran; aizkora eta harriarekin egindako erakustaldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten zapatu eguerdian, musikak hartu zuen protagonismoa egubakoitz eta zapatu iluntzean, eta haurrak izan ziren nagusi domeka goizean zehar, puzgarrietan. Herritarrak "pozik" agertu ziren egitarauarekin.