Jon Garate: "Belarreko tontorrean aterata dago argazkia; lehenengo elurrak hasita zeudela"

Larraitz Zeberio Lekuona 2023 ots 01 Debagoiena

HEMEN DEBAGOIENA

Neguko lehen elurtea iritsi bezain laster deitu zuen GOIENAk Elurretako Argazkien Lehiaketa. 120 argazki heldu dira, eta lehiaketak baditu irabazleak. Epaimahaiaren saria Oñatira joan da; Jon Garatek ateratako Aloña, Belar menditik argazkiak jaso du. Publikoaren saria, berriz, Jon Cano aretxabaletarraren Arbe argazkiak eraman du, botoen %23,3 jasota. GOIENAko Internet saileko arduradun Mirari Altubek eman ditu xehetasun gehiago. Jasotako argazki guztiekin bideo bat egin du GOIENAk.