Ohiko jairik izan ez bada ere, elgetarrek giro ederrean igaro dute asteburua

Uxue Igarza Loiola 2021 uzt 05 Elgeta

ALBISTEAK

Ferixa Nagusia ospatu beharko litzakeen asteburuan, hainbat ekitaldi izan dira Elgetan. Segurtasun neurriak beteta, ez-jaiak zukutzen ahalegindu dira elgetarrak. Haurrek, helduek nahiz erretiratuek izan dituzte eurei beren beregi zuzendutako ekimenak.