'Debagoiendarrak Durangoko Azokan' saio berezia

Goiena 2023 abe 12 Debagoiena

SAIO BEREZIAK

Bukatu da 58.Durangoko Azoka. Antolatzaileen esanetan, arrakastatsua eta jendetsua izan da, bizia, irudimenez jantzia, anitza eta parte hartzailea; fantasiazkoa, berba batean esanda. Landako eta inguruetako guneak jendez bete dira, eta Debagoienetik ere asko dira kulturaren plazaraino hurbildu diren zaleak, artistak eta saltzaileak. Horietako batzuekin egoteko aukera izan dugu, Debagoiendarrak Durangoko Azokan saio berezian.