Zinemaldira iristea bakarrik sari bat da kasu askotan

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2021 ira 27 Debagoiena

69. Donostia Zinemaldia beharrezkoa izan da kultura sustatzeko eta kulturari beste bultzada bat emateko; izan ere, oso urte gogorra izan da bai grabatzen egon direnendako, baita zinema aretoendako ere. Eta beharrezkoa izan da agerian uzteko kultura seguru baten aldeko apustua egin gura dela eta erakusteko badagoela zinemetara joateko gogoa.