Herriko bederatzi familia gertu Saharako ume bat udan hartzeko

 Arrasate Udan Saharako ume bat etxean hartzeko gertu azaldu dira bederatzi arrasatear. Udalak, Saharako hamabi ume ekarri asmo du, eta familien zerrenda osatzeko deialdia irekita izan du atzora arte. Aretxabaletako familia bi, eta Bergarako bat ere gertu azaldu dira.

Harvard Business School eta kooperatibak

 Arrasate Harvard Business School aldizkariak argitaratu du berri du Thomas W. Malone ikertzailearen azken liburuaren atal bat, eta hor aztertzen da deszentralizazioak zer eragin duen enpresetan. Hainbat adibide jartzen ditu, eta tartean Arrasateko kooperatibak.

Arrasateko gaztetxea lanean 13 urtean

 Arrasate Arrasateko gaztetxeak "13 urtez armiarma sarea iruten... eta jarraituko dugu!!" lelopean urteurrena ospatuko du apiril osoan. Hamaika dira ospitaleko gaztetxeak bete zituen urteak, eta ia urte bat egungoak; tartean urte bat inguruan ez zen lokalik egon. Urteurrena ospatzeko, egitarau zabala antolatu dute.

Ekin Emakumeak Elkartea Topagunea Elkartearen barruan sartu da

 Arrasate Arrasateko Ekin Emakumeak Elkartea Topagunea, euskararen inguruan lanean dabiltzan elkarteen elkargoaren barruan sartu da. Zapatuan Topaguneak egin zuen urteko batzarrean erabaki zuten Arrasateko elkartea ere onartzea.

Bihotzeko ebakuntza egina zuen zapatuan kiroldegian hil zen mutilak

 Arrasate Francisco La Fuente, 29 urteko arrasatearrak bihotzeko ebakuntza egina zuen, eta medikuak kirola egitea debekatu zion. Joan den zapatuan hil zen gaztea, ustez bihotzekoak jota, Musakolako Kiroldegian futbitoan jokatzen ari zela. Hileta elizkizuna gaur, astelehena, egingo da.

San Josepe harrobiaren ustiapena ez luzatzea erabaki du osoko bilkurak

 Arrasate San Josepeko harrobiaren ustiapena ez luzatzea erabaki du Arrasateko Udalak. Gaur, astelehena, osoko bilkuran hartu da erabakia. EAJ alderdia luzatzea alde azaldu bada ere, gainontzeko alderdi guztiek aurka bozkatu dute. PP, berriz, abstenitu egin da. Apirilaren 27an geratuko da bertan behera harrobiaren ustiapena.

Kanpanzar konponduko du Diputazioak

 Arrasate Kanpanzarrerako igoeraren azken kilometroan, hau da, Saratik mugaraino doan errepide zatia konpondu egin behar dute. Aste honetan erabaki du hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen batzarrak.

Saharako haurrak udan ekartzeko familien bila

 Arrasate Sahararen alde egiteko Arrasaten sortu berri den Nubi Elkartea eta Arrasateko Udala, udan bi hilabetez Saharako errefuxiatuen kanpalekuetatik haurrak oporretan ekartzeko sendi edo familien bila dabiltza. Oporrak Bakean, Euskadiko Fronte Polisarioa Elkarteak bultzatutako programaren barruan etorriko dira Saharako haur errefuxiatuak aurten ere Arrasatera.

Mondra eta Aloña Mendi nor baino nor zapatu arratsaldean Atxabalpen

 Arrasate Garrantzia handiko derbia jokatuko dute bihar (16:30ean, Atxabalpen) Mondrak eta Aloña Mendik. Helburu ezberdinekin baina bi taldeak daude puntu beharrean. Oñatiarrek goialdean jarraitzeko egingo dute lan; Arrasateko taldeak, berriz, lehenbailehen gura du preferenten mantentzeko beharrezkoak diren puntuak eskuratu.

Domekan, Euskadiko Openeko lasterketa Arrasaten

 Arrasate Domekan korrituko dute bigarren urtez Euskadiko Mendiko Bizikletako Opena, Musakolan. Lasterketa hori antolatzen orain dela gutxi aurkeztu berri duten taldea ibili da lanean; Ederra Taldea, hain zuzen.

Realeko jokalariak Debagoieneko Ospitalean

 Arrasate Inoiz baino jende gehiago izan da Debagoieneko Ospitalean gaur goizean. Realeko atezain Alberto eta Kvarme atzelaria gaixo dauden gaztetxoekin izan dira. Sinadura mordoa egin eta opariak banatu dituzte.

Herri Eskolak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak taldeak

 Arrasate Ikasle Abertzaleak taldeak Herri Eskolak antolatu ditu Euskal Herriko hiru herritan, horien artean Arrasaten. Berbaldiak, kale agerraldia, herri-bazkaria, tailerrak eta kontzertuak antolatu dituzte.

PPko zinegotzi gipuzkoarrek Arrasaten bilera egingo dute gaur

 Arrasate Gipuzkoako Alderdi Popularreko zinegotzi guztiak etorriko dira gaur goizean Arrasatera. Helburua bilera egitea izango da eta bertan izango da, Maria San Gil, gipuzkoako popularren burua. 12:00etan hasiko da bilera, Udaletxean.

"Arrasate, langileek eraikitako herria" liburua aurkeztu dute

 Arrasate XX. mendean Arrasateko langileriaren bizimoduak izandako bilakaera azaltzen du lanak. Langileen euren testigantzetan dago oinarrituta. 500 ale atera ditu Udalak.

Truke programako ordezkariek Goiena bisitatu dute

 Arrasate Truke programan esku hartzen ari diren lagunak Goitb, Arrasate Irratia eta Arrasate Press bisitatu dituzte gaur. Goienako Arrasateko eraikina bisitatzera gerturatu dira. Euskararen normalizazioaren alde lanean ari diren enpresa eta erakundeak bisitatu dituzte gaur.

Ireki dute Monterrongo parkea

 Arrasate Gaur, eguaztena, ireki dute Monterrongo parkea. Joan den aste bukaera gaixo zeuden haritzak botatzeko aprobetxatu dute, eta gaur berriro ireki dute parkea.

Abaroako bazkideei ez zaie gustatu Udalak eskainitako egoitza berria

 Arrasate Abaroako bazkideek ez dute begi onez ikusi herriko Udalak egin dien eskaintza. Gaur egun Iturbide Egoitzaren azpian duten lokalaren ordez, beste egoitza bat proposatu die Udalak. Abaroakoei ez zaie egoitza berria gustatu, eta eskaintzari ezezkoa esan diote.

Jaurlaritzatik 4 milioi euro lortu nahi dituzte Santa Marina ingurua hobetzeko

 Arrasate Santa Marinan, Makatzenan eta Santa Teresan hainbat lan egiteko, Eusko Jaurlaritzako Izartu programa baliatu nahi du Arrasateko Udalak. Zehazki, 4 milioi euroko diru-laguntza lortu nahi du Udalak inguru hori hobetzeko lanak aurrera eramateko.

Palestinaren eta Iraken okupazioaren aurkako jardunaldiak

 Arrasate Arrasateko Gerraren Aurkako Plataformak Palestinaren eta Iraken okupazioaren aurkako jardunaldiak antolatu ditu. Hainbat berbaldi eta diapositiba emanaldi egingo dituzte.

Ehunka ikaslek antzerkia gertutik ezagutzeko aukera

 Arrasate Arrasateko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailek XIV. Eskola-Antzerkiaren Jardunaldiak antolatu ditu. Ikasleendako ikuskizun profesionalak, ikasleek eurek egindako antzezlanak eta Amaia Udal Antzokia barrutik ezagutzeko bisitak antolatu dituzte.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

BodyCombat
Kafetegia
Arropa garbiketa eta konponketa
Postizo formalak
Prestamo eta hipotekak