Puntu bakarragatik, baina irabazi egin du Ford Mugarrik Tolosan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abe. 14a, 20:34

Tolosaren aurka jokatu zuen Ford Mugarrik zapatu arratsaldean eta irabazi egin zuen. Partidu "gogorra eta zaila" izan zela dio Pablo Gartzia entrenatzaileak.

"Oso partidu zaila izan da. Hiru golengatik galtzen joan ginen atsedenaldira. Bigarren zatia ondo hasi genuen eta markagailuan aurretik eta atzetik ibili ginen zati osoan. Azkenean, zuzeneko falta baten huts egin zuten eurek, eta geuk irabazi genuen partidua, puntu bakarragatik. Kepa Krutzetak ez zuen jokatu eta Kepa Isasmendik, berriz, lesionatuta jokatu zuen. Partidu gogorra izan zen eta pozik gaude", adierazi du Pablo Gartzia entrenatzaileak.

Bidasoa aurka Arrasaten

Datorren asteburuan Hondarribiaren aurka jokatuko dute Iturripen eta urtarrileko lehen asteburuan, bestalde, Euskadiko kopako finalerdia Bidasoaren aurka, etxean, Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak