Ondo jokatu arren, bi puntugatik galdu zuten Aloña Mendiko neskek

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abe. 14a, 20:36

Euskadiko Txapelketaren barruan, Aiala taldearen aurka jokatu zuten Aloña Mendiko eskubaloiko neskek zapatuan Zarautzen, eta 22 eta 20 galdu zuten.

"Ondo jokatu genuen eta defentsan oso ondo ibili ginen, primeran. Atakatzea falta izan zitzaigun", kontatu du Rebeka Sanchez jokalariak.

Partiduko bi zatiak, baina, berdinak izan ziren. Aloña Mendiko neskak galtzen hasi ziren baina azkenean hiru puntu goitik bukatu zuten lehen zatia. Bigarren zatiaren hasieran ere motel aritu ziren eta beranduegi indartu ziren. Azkenean bi puntugatik galdu zuten partidua. Datorren astean ere etxetik kanpo jokatuko dute, Urnietako taldearen aurka, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak