Banako berdinketa Agorrosinen, Bergararen eta Aloñaren arteko derbi ederrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 14a, 16:04

Derbi ederra jokatu dute gaur Bergarak eta Aloña Mendik Agorrosinen. Intentsitate handiko lehia izan da –gogorra ere, hainbat jokalditan–, bi taldeetako jokalariak hustu egin dira garaipenaren bila, eta tarteka jokaldi politak ere ikusi dira. Oñatiarrek ordu erdi luzea egin dute hamar jokalarirekin, baina bergararrek ez dute arerioen atea bigarrenez zulatzen jakin; penalti bat huts egin dute, gainera. Zelaian ikusitako jokoari erreparatuz, justua izan da berdinketa. 

Kronika osoa eta bi entrenatzaileen iritziak asteleheneko Goiena paperean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak