mai 03, 15:47 Bergara
Otsailean abiatu zuen Debagoieneko Ernaik Garraio publiko duina dinamika, harrezkero hainbat ekintza egin dituzte eskualdeko garraio publikoaren "egoera kazkarra" salatzeko; gaur, egubakoitza, goizean Bergaran egin duten agerraldian iragarri dute maiatzaren 25ean, Bergaran, manifestazioa egingo dutela.
mai 03, 13:36 Arrasate
Zerrajera kaleko bidegorria itxita dago ezpondatik harri zati handiak erori zirenetik, eta horrek, "eragozpen handiak" sortzen dizkiela arrasatearri adierazi dute Arrasateko jeltzaleek. Halaber, egungo segurtasun-neurrien eraginkortasuna zalantzan jarri dute eta horregatik "neurri azkarrak" eskatu dituzte.