Pinotxo hariekin lotu gabe izeneko musikala da Oñatiko Ganbara faktoriaren bigarren musikal handia, eta geroz eta gutxiago gelditzen da herrian egingo duten estreinaldirako. Aitor Biain zuzendariak aurreratu du Broadway erako musikala izango dela eta guztira 75 laguneko lan taldea dabil euskaraz estreinatuko den musikalerako lanean.
Bi ordu eta erdiko euskarazko ikuskizuna izango da, 35 aktorek hartuko dute parte eta 80 pertsonai agertuko dira. Izan ere, aktore bakoitzak paper bat baino gehiago egingo du musikalean.
Sarrerak
Hiru funtzio eskainiko dituzte: ekainaren 16an, egubakoitza, 18:30ean; eta ekainaren 17an, zapatua, 11:30ean eta 18:30ean. Zapatu arratsaldeko saiorako sarrera guztiak agortuta daude; zapatu goizekorako 205 sarrera gelditzen dira eta egubakoitz arratsalderako, 91. Sarrerak Txokolateixan eta Sacatuentrada.es atarian erosi ahal dira.