'Sarea osatuz/zabalduz, Alberto etxera!' lelopean irakurketa herrikoia egin dute Oñatiko plazan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 20a, 16:52

Sarekide talde batek antolatuta Dispertsioaren liburuxka-ren irakurketa herrikoia egin dute herriko plazan. "Giza eskubide guztien alde" daudela, eta "dispertsioarekin amaitzeko gogoz" daudela azaldu dute. Horretarako, ezinbestekotzat jo dute aipatutako liburuxka zabaltzea. Joxe Mari Anduagak musika jarri dio ekitaldiari eta Andoni Goitia eta Maider Arregik bertsoak. Ekitaldian gogoan izan dute Alberto Plazaola; haren senideek herritarren babesa jaso dute. [ARGAZKIAK]

Mikel Kortabarria sarekideak azaldu du Sareren helburu nagusia dispertsioarekin amaitzea dela. Horretarako, Dispertsioaren liburuxka argitaratu dute, eta hor, dispertsioa zer den azaltzen dute Euskal Herriko hainbat lagunek. Dispertsioa zer den hiru ikuspuntutik azaltzen dute: giza ikuspegitik, soziologia aldetik eta alde juridikotik.

Liburuxka irakurtzeko gonbita luzatu die herritarrei

Herritarrak animatu nahi izan dituzte liburua irakurri, oparitu, zabaldu, hausnartu eta eztabaidatzera, besteak beste.

Alberto Plazaola gogoan

Gaurko ekitaldia Joxe Mari Anduagak hasi du Xalbadorren heriotzan abesti ezagunarekin. Ondoren, hainbat herritarrek dispertsioari buruzko testuak irakurri dituzte. Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez izan dira irakurketak. Andoni Goitia eta Maider Arregi bertsolariak ere izan dira kantuan. Amaitzeko, Anduagak musikaz girotu du ekitaldia; eta, gogoan izan du Alberto Plazaola. Hari eskaini dio azken abestia, eta Plazaolaren senideek txalo zaparrada jaso dute ekitaldian zeuden herritarren partetik.

Ibai Garaik grafiti erraldoi bat egin du plazan bertan, Sarea osatuz, dispertsioa bukatu lemarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak