'Sarea osatuz/zabalduz, Alberto etxera!' irakurketa herrikoia egin dute Oñatiko plazan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 18a, 14:04

Sarekide talde batek antolatuta Dispertsioaren liburuxka-ren irakurketa herrikoia egin dute herriko plazan. "Giza eskubide guztien alde" daudela, eta "dispertsioarekin amaitzeko gogoz" daudela azaldu dute. Horretarako, ezinbestekotzat jo dute aipatutako liburuxka zabaltzea. Joxe Mari Anduagak musika jarri dio ekitaldiari eta Andoni Goitia eta Maider Arregik bertsoak. Ekitaldian gogoan izan dute Alberto Plazaola; haren senideek herritarren babesa jaso dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak