SASI GUZTIEN AZPITIK IRRATSAIOA:BERGARAKO JAIAK

2017/06/01 19:30

Irala kalean Bergara

Ekainak 1 Osteguna, arratsaldeko 19:30etan irratsaio berezia egingo dugu Irala kalian. Bergarako jaien inguruan hitzegiteko hainbat gonbidatu izango ditugu,bertan montauko dogun irratian. Saioa zuzenian emitituko dou Fm ko 97.20an eta errepikapenak Osteguna gabeko 22:00etan eta Ostiralian eguardiko 13:30etan. Oharra:Giro txarra in ezkero plazako arkupetan izango da.

Erramu txapatu jaia:Cabezafuego What a Band eta Zigor Dz

2017/04/08

Bergarako gaztetxea | Bergara

Apirilaren 8an Erramu Txapatua ondo bukatzeko jaia antolatu dau Txapa irratiak. Cabezafuego eta What A Band taldeak zuzenean ariko dira bergarako gaztetxean gabeko 23:00etatik aurrera.. Zuzeneko kontzertuak amaitzean Zigor DZ ariko da musika jartzen goizalderarte. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 11 INOREN ERO NI ETA RUKULA

2017/02/09

Bergarako gaztetxea | Bergara

Datorren Otsailak 11an gaueko 22:30etan ,Txapa irratiak antolatuta Inoren ero ni eta Fly shit taldeen bisita eukiko dou Bergarako gaztetxian. Sarrera 5 euro. Inoren ero ni 2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Capsula taldeko bateria-jotzailea. Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika. Dagoeneko, Fly Shit ez da Bergarako gaztetxearen abaroan ilusioz eta ausardiaz hardcoreari ekin zion gaztetxo talde hori. Urte asko eman dute kontu honetan, taldea 1996an sortu baitzen. Diskografia ez oso mardula baina ineteresgarria utzi dute atzean (FlyShit 2001an; Bizitza...baina nola bizi?2004an; Arnas bakoitzeko ernetzen 2010ean, Barneko ahotsaren bila.(2015). Urteak igaro ahala, eskarmentua bildu dute eta, apurka apurka, estatus bat irabazi dute euskal hardcorearen esparruan, gutxi baitira 90etako hamarkadaren erdialdean sortu eta oraindik indarrean dauden euskal hardcore taldeak. Eta orain, 20 urte ospatzeko biran daude murgilduta. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

Irratixan programa bat eitxeko prest?

2016/09/23 19:00

Bergarako gaztetxea | Bergara

Irratiaren magiak erakartzen zaitu? Bergarako irrati librean ateak irekita dituzu. Animatu eta etorri gurekin batera proiektuaren parte izatera. Ordua aukeratu, maneiatu behar diren lau botoiak ikasi eta esan herriari esateko duzun hori. Animatu, lotu inguruko lagunen bat eta egin irratsaioa, ez zara damutuko. Irailaren 23an, ostirala, arratsaldeko 19:00ean bilduko gara Kartzela Zaharrean. Informatzeko bada ere gerturatu, eta ezagutu irratia barrutik. Txapazale eta txapakide, 97.2 Frekuentzia Mokoloan gaude!

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: EKAINAK 26 EKIZA

2016/06/26 19:30

Bergarako gaztetxea | Bergara

Datorren Ekainak 26 an arratsaldeko 19:30etan ,Txapa irratiak antolatuta Ekiza-ren bisita eukiko dou Bergarako gaztetxian. Sarrera 4 euro. Ekiza Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldearen etenaz baliatuz, bakarkako ibilbideari ekiteko erabakia hartu, eta 10 abestiz osatutako diskoa argitaratu berri du. Barruko sentimentuak kanporatzeko beharrak bultzatuta, eta inolako aurreiritzirik gabe, gorputzak eskatzen zionaz baliatuz soilik. Abestien sormen prosezu guztia berak bakarrik burutua izan da, nahiz eta grabatzerako orduan bidelagunik izan duen. Besteak beste; Cédric Lepine baterian, Niko Perret tromboian eta Jeremi Garat Celloan. “bH036-DG” izenez argitaratutako diskoa bIDEhUTS kolektiboaren bidez kaleratua eta Bonbereneako estudioan Txap-en gidaritzapean grabatua izan da. Zuzeneko emanaldiei dagokionez, kitarra, loopera eta beste hainbat aparailu lagun dituelarik azaltzen da taula gainera, beste musikariren laguntzarik gabe, abestien gordintasuna eta intimotasuna agerian utziz. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

MARTXOAK 4 ETA 5 TAPOIFEST 5 BERGARAKO GAZTETXIAN

2016/03/04

Bergarako gaztetxea | Bergara

Txapa irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaiko lagunak antolatzen duten Tapoifest jaialdiaren 5. edizioa egingo da Martxoak 4 eta 5ean Bergarako gaztetxian. Musikalki jarkore-punka izango da nagusi eta anbiente ederra!! Berrikuntza moduan, urte guztietan aritu diren talde guztien kanta banarekin sortu dugun diska bat eskuratzeko aukera izango da. Jaialdia bi egunez ospatuko da, gauero lau talde ariko direlarik zuzenean. Martxoak 4 Ostirala 22:00 Bataalla + Viva Bazooka + Keep Diggin + Maradona Martxoak 5 Larunbata 22:00 Fly Shit + Ezin Izan + Appraise + Take Warning Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 20 ANARI

2016/02/20

Bergarako gaztetxea | Bergara

Datorren otsailak 20an Txapa jai berri bat izango dou Bergarako gaztetxian.Gabeko 23:00etatik aurrera Anari bere taldearekin egongo da.Gaua ondo borobiltzeko Txapa Dj-ak. Sarrera 5 euro. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. ANARI ‘Irla izan’ diskoa kaleratu zenetik ia sei urte igaro diren honetan, kalean da Anariren estudioko disko berria. “Zure Aurrekari Penalak” izena darama azken emaitzak, eta Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da, bere musika bidean bosgarren iraupen luzekoa delarik. Tartean, zuzeneko disko pare bat kaleratu ditu, eta bilduma ezberdinetan hartu du parte, ‘Txinaurriak’, edota Lou Redd musikariaren omenezko diskoan kasu. Diskoa, Bidehuts plataformaren zigilua izanen du. Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

TXAPAKO DENBORALDIKO PROGRAMAZIO AURKEZPENA

2015/10/30 20:00

Bergarako gaztetxea | Bergara

Hurrengo urriaren 30ean, Txapa Irratiko 2015/2016 denboraldiaren programazio aurkezpen egingo dugu Bergarako kartzela zaharrean. 30. urteurrena atzean utzita, denboraldi berriari freskotasunez eta esperientziaz helduko diogu, aurten afari giroan. Irratiaren xarma galdu gabe, irratsaioei aurpegia ipintzea gustoko dugunez irratsaio guztien errepasoa egingo dugu, baita zuzenean emititu ere. Aurten 19 irratsaio propio zein arrosa sareko beste hainbat irratsaio izango ditugu entzungai urtean zehar: Belarri guztientzako musika, historia, zinema, ingurumena, gai sozio-politikoak, elkarrizketak eta beste mila kontu herritarrek herrian TXAPAda emateko. TXAPAKO IRRATSAIOAK ASTELEHENA HAUS OF BEATS: 20:00-21:00 Elektronika kultura sustatzen duen irratsaioa. Elkarrizketak, sesioak, jai alternatiboen berriak eta musikaz gozatzeko asteroko saioa.Berria SAGAR ERRIAK: 22:00-23:00 “Dabilen harrian goroldiorik ez”. Musika, filmak, literatura, pertsona ezberdinen hartu emanak etabar… umorez jorratzen saiatuko den irratisaiua. Berria JAR ITZAZU TAPOIAK MESEDEZ: 23:00-24:00 Bergarako zaratazaleen irratsaioa, musika oinarri hartuta ainbat konturen arira berba berba egiteko aukera izango dugu: diskak (nobedadeak eta klasikoak), kontzertuak (ikusitakoak eta datozenak) , gaztetxeak,gune askeak…, fanzineak, irratiak,kolektiboak… Kaña bizitzari! ASTEARTEA BERBENIR: 18:30-19:30 Zaharrenak, berrienak, azkarrak, geldoak, alaiak, tristeak, ezagunak edo ezezagunak. Klasikotik, elektronikaraino estilo eta doinu ugari entzun ahalko dituzu BERBENIR musika irratsaioan. AMETSETAKO LURRA:20:00-21:00 (15ean behin) Hau da Ametsetako Lurra, non dana lor, sor eta egin dezakegun.Fantasiako lur hau errealitate bihurtzeko, zuen buruko idei, amets eta abar bideiaratzea besterik ez dago.Utzi dana dagoen moduan eta eutsi gure ametsetako lurrari, non musikarik gabe, lur hau ez zan existituko. SASI GUZTIEN AZPITIK:21:00-22:00 :Bergarako gaiak jorratuko ditu eta txapako asanbladako irratsaioa izango da KOLAX/GURASOAK : 22:00-23:00 (Tartekatuta) KOLAX:2005tik uhinetan dagoen irratsaio kontrainformatiboa. Elementu ezberdinez osatutako kolax radiofonikoak, gai sozialak, kulturalak… jorratzen ditu. Kolaxa sortzeko elkarrizketak, albisteak eta kolaboratzaile ezberdinen ahotsak tartekatzen ditu. GURASOAK: “Gurasuak” irratsaioa Txatxilipurdi Elkarteak kudeatzen duen Guraso.com web gunean oinarrituta dago. Web gunean parte hartzen duten kolaboratzaileei eginiko elkarrizketez, gomendioez eta puri purian dauden gaiez osatutako irratsaioa da. Beti ere gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen ditugularik. ASTEAZKENA HAU MUNDU BITXIA: 20:00-21:00 Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako. Hala ere, azalpenak nahiko orokorrak izaten ahaleginduko da, beti ere gertutasun bat mantenduz ZAHARRAK BERRI: 21:00-22:00 Historiaren inguruko irratsaioa izango da hau. Gertuko hizkuntza batetik askotan astun eta aspergarria egiten den gai bat herritarrei gerturatzea izango da helburua. Hurbiltasunez, herriko historia eta gertakariak ezagutzera eman eta gure iraganaz hausnartuz .Berria NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK: 22:00-23:00 “20 urteren ostean 3 lagun berriz irratian elkartu dira Jendea joan da, beste batzuk etorri Ametsak, beldurrak, pozak eta tristurak.Mareak, olatuak, lainoak eta urtaroak.Gauza asko gertatu dira; Gauzak aldatzen daude; eta betiereko eboluzioak jarraitu egingo du.Une honetatik aurrera ezer ez da sekula berdin izango. Nola aldatzen diren gauzak!” OSTEGUNA JASANGARRITASUNAREN BIDEAN: 19:00-20:00 ( hilean behin) “jasangarritasunaren bidean”-ren helburu bat pertsonak indibidualki dugun indarra ohartaraztea, pauso txikiak eginda gizartearen hobekuntza ekar leike, banku etiko, kooperatiba energetiko eta antzerako taldeen berri emango dut; Beste era batean esanda zer pauso jo dezakegu planeta honetako izaki bizidun denak duintasunez bizitzeko kolokan jarri gabe gure ondorengo belaunaldien duintasuna GVERO: 21:00-22:00 Axularrek gero dionak bego dioela erakutsi zigun. Bada ordua gero eraikitzen doan egoera bat izan daitekela erakusteko, intentzioz eta sentimenez beteriko bide bat, etengabe aurrera doan emari bat. Eta emari horretan, musikan, bizitzan bezalaxe, badaude rocketik haratago joan direnak, geroa bilatzen, intentsitate osoz. LARUNBATA TXAPA IRRATIKO ETA GAZTETXEKO KONTZERTUAK :23:00-???? Gaztetxean antolatutako kontzertuak zuzenean eta taldeei egindako elkarrizketak .Ostiral eta Larunbatetan kontzertuak daudenean. IGANDEA TXAPA SINFONIKOA: 14:45-15:45 ( Hilean behin) Udal musika bandaren kontzertua etxean entzuteko aukera. TXIBIERROAK ULUKA:17:00-18:00 (15ean behin) Tabernako barratik, etxeko sukalderaino. Musika, kontakizunak, irakurketak eta uluak betaurreko moreekin. BERGARA SUTAN: 18:00 – 19:00 ( Hileko azken Igandean) Bergarako gazte asanbladaren irratsaioa. Hilabeteko azken domekaro hileko ekintzen errepaso/balorazioa egin, hilabetean gaztetxean egindako ekintzen arduradun edota parte hartzaileekin ahal bada; eta hurrengo hilabeteko ekintzak aurkezten dira, hau ere ahalik eta modu dinamikoenean. Entzun eta jakin zer gertatu den, gertatzen ari den eta gertatuko den Gaztetxean! INDIE-OILARRAREN SUKARRA: 20:00-21:00 Indie rock, Lo-Fi, art rock, indie folk, britpop, dance punk, indie-elektronika… hau bai kakanaste ederra. Irratsaio hau musika alternatiboari buruz izango da, historioak , anekdotak eta auskalo ze harrikadarekin lagunduta, mundu berezi hau ulertzeko. Berria PARADISU ZINEMA: 21:00 – 22:00 (15ean behin) Musika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera.

TXAPA IRRATIAK 30 URTE: EKAINAK 6 FIACHRAS ETA CABEZAFUEGO & LOS BRUTALES

2015/06/06 23:00

Bergarako gaztetxia Bergara

Txapa irratian 30 urteak ospatu dittugu aurtengo denboraldian,ospakizunak ondo bukatzeko txapa jai berri bat antolatu dou, Ekainak 6an Bergarako gaztetxian gabeko 23:00etatik aurrera , Fiachras,Cabezafuego & los brutales eta ondoren Txapako irratsaioetako musika jartzaileak egongo dira. Fiachras kontzertua Fiachras:Gerora Fiachras taldea osatu duen jendilajea luzaroan giro makur eta txarrenetan ibilia da: gaztaroko bilisa botatzeko punk-rocka egiten hasi ziren; kalean zein futbol zelaietan Oi! musikaren berpizkunde eta zabalkundearen erantzule bilakatu; eta ia-ia ile kardatuarekin punteoak egiten hasi behar zirenean desagertu egin ziren. Bizitzaren hondamendia, azpiko muturra ikusi eta bizi ostean, nazkatuta, itsasontzi bat hartu eta samina aldean ahalik eta urrunen jo zuten bizitako guztia ahaztu nahian. Beste latitude batzuetako portuetan egin zituzten geldiuneak eta marinel tabernatan barruko samina edanarekin eta kantuarekin blaitu zuten. Hala hasi ziren barne-barnetik artifiziorik gabeko kantuak idazten: batzuk, amorraziokoak, rockeroak eta egiazkoak; eta beste batzuk, erabat malenkoniatsuak, sustraietakoak. Hori izan zen Fiachrasen estrainekoa. Gerora, urruntasun, herrimin, itsasoko gaitz eta tabernetako gehiegikeriek bultzatuta, malenkoniatik, egitik eta lur bati lotuta egotetik gehien duen sentitzeko eran, folkean, sartu ziren buru-belarri ‘Hiltzera goaz’ lelo apokaliptikopean. Orain, baina, nostalgiatik aldendu nahian eta orainaren lemari gogor helduta ausardia osoz itsasoratu dira berriro, zehatz finkatutako norabidearekin: kantu zuzenak idaztea, edonon eta edonola kantatu eta plazaratzeko modukoak, hausnarketatik bai, baina batez ere bat-batekotasunetik dutenak. “Amnesia eta argia” izeneko hirugarren lana iraganean bizi izandakoaz paso egiteko ahalegina da, eta kantuek berez izan behar duten txispa hori lortzearena; trikimailurik gabe, poserik gabe, biluztasun eta bat-batekoan. Disko eta norabide berri baten aurrean bagaude ere, Haritz Artola abeslariak are eta gehiago borobildu ditu halako arrasto handia uzten duten ‘galtzaileon’ hitzak eta abesteko tonuan zein talde giroan abesten dutenean Fiachrasen marka dute kantuek; baita ere, jakina, barruraino sartzen diren lelo itsaskorretan. Baina oraingoan rockak zein gitarrek are eta presentzia gehiago dute eta grabazioaz arduratu den Freddy Pelaezen hammonda ere erabakiorra da zenbait kantutan: “Egiaren argia”, “El abrazo perfecto”, “Tu éxito y mi peste”, muga arteko “Jainkoekin”, “Infernuaren atariraino”… Horrez gain, “La ceguera” country borobila da; “Plazerraren hatzaparretan”-ek westernetik eta rock-and-roll garratzagotik ere badu; “Odolaren mintzoa” pausatuago eta sarkorragoa da; eta “Zuberotar baten aurrean” adar-jotzailean berezko rock-and-rolla, jostaria. Iker Barandiaran. Cabezafuego & los brutales:Iñigo Cabezafuego saltsa guztietan dabilen Iruñeako musikaria da. Jugos Lixiviados, Half Foot Outside… taldeetan aurretik ibilia bazen ere, Mermaid talde lisergikoarekin egin zen ezaguna Euskal Herriko rock eszenan. Gerora etorriko ziren Basque Country Pharaons, Royal Canal, Bizardunak, Atom Rhumba eta beste asko. Duela bizpahiru urte kantu propioak sortzen eta bakarka aritzen hasi zen. Hala, musikari-lagun asko ondoan diskoa kaleratu berri du, -Camina Conmigo- izenekoa, eta orain hirukote formatuan aurkezten dihardu lana zuzeneko emanaldietan Cabezafuego y Los Brutales izenpean. Zer aurkituko dugun bere zuzenekoetan? Rocka, popa, folka, punka agian, eta ziur umorea barra-barra. Guztia 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da , edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez

Sasi guztien azpitik:Bergarako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia

Sasi guztien azpitik:Bergarako jaiak

Ostegun honetan, Maiatzak 21 arratsaldeko 19:30etan irratsaio berezia egingo dugu Irala kalian. Bergarako jaien inguruan hitzegiteko hainbat gonbidatu izango ditugu,bertan montauko dogun irratian. Saioa zuzenian emitituko dou Fm ko 97.20an eta errepikapenak gabeko 22:00etan eta Ostiralian eguardiko 14:00etan. Oharra:Giro txarra in ezkero plazako arkupetan

Martitzenean, Maiatzak 12, 22:00etan Bergarako Uda

Erabiltzailearen aurpegia Martitzenean, Maiatzak 12, 22:00etan Bergarako Udal Hauteskundetako alkategaiekin mahai-ingurua zuzenean eskainiko dugu Txapa Irratian 97.20FM eta streaming bidez txapairratia.org webgunean. Bertan izango dira: Agurne Barruso (EH Bildu) Aiert Lizarralde (Irabazi Bergara) Juanje Alberdi (EAJ) Entzule bezala parte hartzeko aukerak izango dituzu, helarazi zure galdera: Telefonoz: 943764646 Whatsapp bidez: 608742930 Posta elektronikoz: info@txapairratia.org Facebook bidez: /txapa.irratia Twitter bidez: @txapairratia edo #txapeskundeak15

Fiachras taldearekin batera egin dugu 30. urtemugaren abestia

Erabiltzailearen aurpegia

“Uhinetan egun eta gauez, uhinetan Txapa Irratia!”. Nola ospatu irrati baten urteurrena abesti batekin ez bada? Eta ze bidelagun hoberik horretarako Fiachras taldea baino? Hemendik eskerrak Fiachras-i, Iñigo Cabezafuego teknikariari eta parte-hartu duten musikari guztiei! Informazio gehiago.

TXAPA IRRATIA 30 urte :AITOR ESCOBAR Txapa irra

Erabiltzailearen aurpegia TXAPA IRRATIA 30 urte :AITOR ESCOBAR Txapa irratiak 30 urte bete ditu. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da. Urtemuga ganoraz ospatzeko, ikasturte osoan izango baditugu ere ekintzak, udazkenean fokalizatu ditugu gehienak. Azaroak 30ean Txapa irratian 30 urteak ospatzen jarraitzeko kontzertu berezi bat izango dou,Aitor Escobarren Origen flamenko ikuskizuna. Aitor Eskobarrekin batera,Perkusioan El raton,Palmetan La cuki,Ahotsa Angel Lopez eta Koroak Rafael Hernandez egongo dira taula gainean. Sarrerak aurrez 3 Eurotan salgai,Bergaran Pol Pol eta candem town-en eta Arrasaten Lazkano Musikal-en eta Equs tabernan. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez

TXAPA IRRATIAK 30 URTE: AZAROAK 15 TXAPA JAIA T

Erabiltzailearen aurpegia TXAPA IRRATIAK 30 URTE: AZAROAK 15 TXAPA JAIA Txapa irratiak 30 urte bete ditu. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da. Urtemuga ganoraz ospatzeko, ikasturte osoan izango baditugu ere ekintzak, udazkenean fokalizatu ditugu gehienak. Azaroak 15ean Txapa irratian 30 urteak ospatzeko Txapa jaia egingo dou Bergarako gaztetxian.Goizeko 12:00etan Gaztetxetik abiatuta Poteoa egongo da txaranga batez lagunduta.14:30etan bazkaria eta balkal ostean The Potes taldian kontzertua. Bazkariko txartelak Pol Pol , Arrano eta Kortazar tabernetan daude salgai 12 eurotan. The Potes Taldea The Pogues talde ezagunaren zein genero berdineko beste talde batzuen (TheMahones, Flogging Molly, RIP,…) bertsioak egiten dituen taldea da. Berezitasunaren barruan instrumentu akustikoekin ( kitarra akustikoa, akordeoia, banjua, bajua, …) egiten dela da, irlandar zein estatu batuetako musika ikutuekin. Erritmo bizi eta dantzagarriekin. Esperientzia handiko musikariz osatutako taldea. Urte askotan zehar oholtza gainean ibilitakoak. RIP taldeko Jul taldeko banjojolea delarik. Dirty Brothers-eko Sala eta beste batzuekin batera. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.