Manifestazio nazionala Beskoitzeko Ikastolaren alde

Lerro hauen bitartez, Txantxiku ikastolakook gurekin oso harreman estua duen Beskoitzeko Ikastolaren alde antolatu dugun ekimenaren berri eman nahi dizuegu. Azaroaren 18an Beskoitzen egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dugu.

Beskoitzeko ikastola oso egoera larrian dago, ikastola hazteko herriko udalaren aldetik oztopoak eta zailtasunak besterik jasotzen ez dituelako. Azken oztopoa 2023ko irailaren 21ean iritsi zitzaien, alkateak ikastola berria eraikitzeko baimena ukatu baitzien, eta, ondorioz, ikasturte honetako 51 ikasleek dagoeneko zaharkituta dauden eraikin prefabrikatuetan jarraitu beharko dute. Hasiera-hasieratik aurrera egiteko eta konponbideak aurkitzeko ezintasuna salatu du ikastolak. Herriko Etxearekin hitzordurik ez lortzea ere salatzen dute. “Ikastola ito nahi dute, euskara ito nahi dute”, jakinarazten digute Beskoitzeko ikastolako gure lagunek. 

Horiek horrela, azaroaren 18rako manifestazio nazionala antolatu dute, eta Beskoitzeko ikastolari babesa eman nahi diogun guztiok bertan izan gaitezen autobusa antolatuko dugu. Egun horretan manifestazioaz gain, jai giroa ere izango da. Hori dela eta egun osorako plana antolatu dugu. 

Azaroaren 18an, 8:00etan abiatuko gara Oñatitik, eta Beskoitzeko ekitaldietan parte hartu ondoren, 20:00etarako bueltan izango gara. Bidaiaren kostua 10€koa izango da. Gurekin Beskoitzen izan nahi duzuen guztiok izena eman dezakezue ikastolara hots eginda (943 78 12 04) edota txantxiku@ikastola.eus helbidera mezua bidalita. Izena emateko epea azaroaren 14an amaituko da.

Animatu, beskoiztarrek gure laguntza eta babesa behar dute-eta!

Gaiaren gaineko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak