Txantxiku Ikastola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako (0-18 urte) ikasleei giza baloreetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dien guraso, langile eta laguntzailez osatutako herri-onurako Oñatiko hezkuntza kooperatiba da. Horretarako: -- aniztasuna kontuan hartuta eta familiarekin elkarlanean, ikasleen heziketa integrala lantzen dugu bizitzari aurre egiteko behar dituzten konpetentzia orokorrak garatuz. -- etengabeko hobekuntzan ari den eta lana ekipoan egiten duen langile-talde egonkorra dugu.

Txantxiku Ikastolako Jaialdia

2019 api 08 Oñati

Ikastolaren asteko ekitaldien baitan Txantxiku Ikastolako ikasleek prestatutako JAIALDIA. Kantuak, dantzak eta zozketak izango dira.
Antzerki emanaldia

2019 api 08 Oñati

Ikastolaren asteko ekitaldien baitan Txantxiku Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleek Iurgi Etxeberriarekin batera sortutako antzezlanak eskainiko dituzte.
Antzerki emanaldia

2019 api 08 Oñati

Ikastolaren asteko ekitaldien baitan Txantxiku Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek Iurgi Etxeberriarekin batera sortutako antzezlanak eskainiko dituzte.