Haurren danborrada ospatu dugu Txantxiku Ikastolan

Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu dugu egubakoitz goiza.

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak izan dira parte-hartzaileak, eta DBHko ikasleak izan dituzte laguntzaile.
 
Giro ederra izan dugu eta asko poztu gaitu familiako kide eta lagun pila bat gu ikusi eta txalotzera hurbildu izanak. Eskerrik asko guztioi!
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak